Akademia

Zientzia, arteak eta letrak sustatu eta zabaltzen ditugu

Jakiunde gizartearen erronka garaikideen aurrean hausnartzeko foroa da. Ezagutzan eta zorroztasun zientifikoan oinarrituz, zientzien, arteen eta letren arteko jakintza-trukea bultzatzen saiatzen da.

Akademia

Jakiunde 2007ko urriaren 25ean eratu zen Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez, eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntzaz.

2009tik erakunde independentea da Jakiunde eta 2019an eskuratu zuen herri-onurako erakunde aitorpena.

Akademiaren baliorik handiena osatzen duten kideengan datza. Haien helburua da gaur egungo arazoei irtenbide egokiak aurkitzeko gizartearekin hausnarketa partekatzea.

Jakiundeko lehendakari Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV-EHUko Fisiologia katedradunaren, eta Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren katedradunaren gidaritzapean, norbera bere arloan izen handiko pertsona ospetsuak biltzen ditu Akademiak.

Jakiundeko kideek aintzatespen publikoa jaso dute zientzia diziplinetan, arte eta literatura sorkuntzan eta pentsamendu kritikoan egindako lanagatik, eta bertako zein nazioarteko sari entzutetsuak jaso dituzte, hala nola, Euskadi Ikerketa Saria, Vianako Printzea Saria, Eusko Ikaskuntza Saria eta Asturiasko Printzea, besteak beste. 

Xedea

Zientzia, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaldu, kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz. Hausnarketa, analisi eta diagnostikorako, aholkularitza-erakundea izan, zientzia, arte eta letren komunitateetan eta baita gizartea osoan ere.

Ikuspegia


Ezagutzaren gizartea bultzatu nahi duen prestigiozko nazioarteko instituzioa izatera iritsi nahi du Jakiundek. Horretarako ondorengo eginkizunak beteko ditu:

  • Gure hezkuntza, kultura eta ikerketa sistemen egoeraren ebaluaketa gauzatu. 
  • Zientzia, Arteak eta Letren esparruko politikak sortzen lagunduko dituzten ekimenen buru izan.
  • Gizartean gai hauei buruzko erreferente eta behar duten eragileen aholkulari izan.

Balioak


  • Jakiundeko kideen bikaintasuna eta sustatzen dituen ekintzetan kalitatea.
  • Hiru disziplinen arteko oreka; Zientzia, Arteak eta Letren ezagutzen arteko hartu-emana sustatuz.
  • Ikerketa eta sorketa askatasunaren sustapena eta defentsa.
  • Ezagutzaren sustapena, gizarte aurrerapenaren elementu nagusi bezala.
  • Unibertsaltasuna, gure herentzia kulturala alde batetara utzi gabe aniztasuna gehitzea.
  • Aukera berdintasunaren sustapena.
  • Balore etikoekiko errespetu osoa.
  • Botere politikoarekiko zein talde ekonomiko eta profesionalekiko independentzia.

Jarduerak


Balore hauekin bat etorrita, akademiaren ekintzak honelakoak izango dira:

  • Esklusiboki izaera intelektual eta akademikokoak,
  • Egiatasun eta kalitate exijentzien mendekoak,
  • Berrikuntza eta espiritu kritikoz gidatuak,
  • Hausnarketa sakon batean oinarrituak; momentuko tendentzia eta presioak gaindituz,
  • Eleaniztunak. Euskararen erabilera eta sustapenari atentzio berezia ipiniz.

Jarduerak

Agenda

Solasaldiak

Joanak joan, etorkizuna kontakizun

Arranz Otaegui, Amaia

Seminarixoa, Bergara

Solasaldiak

KONTZERTUA: Don Pablo eta Don Julian hizketan

Cecilia Bercovich (biolina), Eduardo Zubikoa (tenorea), Karla Martínez (pianoa), Teresa Catalán aurkezle

Nafarroako Artxibo Nagusia, Iruña-Pamplona

Solasaldiak

Seudosinonimoak: periferia eta tradizioa, globaltasuna eta aurrerapena

Maite Apezteguía, Iciar Astiasarán, Teresa Catalán eta María Iraburu, Nora Alonso moderatzaile

CIVICAN, Iruña-Pamplona

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean