Kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz, hausnarketa, analisi eta diagnostikorako aholkularitza-erakundea osatu dugu, gure gizarteak orokorki eta zientzia, arte eta letren komunitateek bereziki dituzten erronkei erantzuteko asmoz.
Jakiunderen helburua ezagutzaren gizartea sustatzeko ekimenak proposatzea, diseinatzea eta ebaluatzea da. Akademiak zientzien, arteen eta letren arteko elkar ezagutza bultzatu nahi du eta, era berean, ikerketarako eta sorkuntzarako askatasuna sustatu nahi du, jakintza giza garapenaren eragile nagusia dela uste duelako. Balio hauekin bat eginez, Jakiunderen jarduerak intelektualak eta akademikoak dira esklusiboki, espíritu kritikoak gidatuak dira eta hausnarketan oinarritzen dira unean uneko joeretatik at.
Akademiak hainbat argitalpen lerro ditu: JAKITERA, Akademiaren Adierazpenak, hitzaldiak… Jakiunderen argitalpenez gain, jakitunek beraiek plazaratutako lanen berri eskaintzen du atal honek, Akademiari buruz komunikabideek argitaratzen duten informazioarekin batera.
Gure argitalpenei buruzko informazio gehiago >
María Mayo sopranoak eta Montxo Armendariz zinegileak 2020ko Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eskuratu dute. Sormen artistikoan edota kulturan nabarmendu diren eta artearen eta kulturaren sustapena, garapena, eta...
JAKIUNDEk lehendakari berria hautatu du azaroan 6an egindako Osoko Bilkuran, Juan Ignacio Perez Iglesiasek zuzenduko du Akademia datozen lau urtetan. Juan Ignacio Pérez, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna...
Akademiak Ikerkuntzako Euskadi saridunak, Principe de Viana saridunak eta Eusko Ikaskuntza saridunak biltzen ditu, besteak beste, eta helburua da kide horiek guztiek elkarrekin hausnartu eta gizarteari hausnarketa horien emaitzak eskaintzea.
Akademiaren balioa bere kideengan datza.
Hauek dira jakitun batzuk: