Akademia

Akademiak Ikerkuntzako Euskadi saridunak, Principe de Viana saridunak eta Eusko Ikaskuntza saridunak biltzen ditu, besteak beste, eta helburua da kide horiek guztiek elkarrekin hausnartu eta gizarteari hausnarketa horien emaitzak eskaintzea.

Nor gara

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007ko urriaren 25ean eratu zen Donostian, Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntzaz. Jakiunde, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen. Asmoa da ereduzko erakundea izatea, osaeran nahiz jardueran; gidaria izatea, zorroztasun zientifikoarengatik eta ezagutzarengatik eta ekintzekin eta aholkuekin gaur egungo arazoetarako egokiak diren irtenbideak aurkitzen laguntzea.

Jakiundeko gaur egungo Jesus M. Ugalde kimikari fisikariaren lehendakaritzapean, zientzia hutsen eta aplikatuen zenbait arlotan, arte-sorkuntzan eta pentsamendu kritikoan  ospetsuak diren hainbat pertsona biltzen ditu Akademiak. Haien xedea da elkarrekin lan egitea, etorkizuneko erronka berrien aurrean duten pertzepzio kualifikatua gizarteari eskaintzeko. 

Xedea

Zientzia, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaldu, kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz. Hausnarketa, analisi eta diagnostikorako, aholkularitza-erakundea izan, zientzia, arte eta letren komunitateetan eta baita gizartea osoan ere.

Ikuspegia

Ezagutzaren gizartea bultzatu nahi duen prestigiozko nazioarteko instituzioa izatera iritsi nahi du Jakiundek. Horretarako ondorengo eginkizunak beteko ditu:

- Gure hezkuntza, kultura eta ikerketa sistemen egoeraren ebaluaketa gauzatu. 

- Zientzia, Arteak eta Letren esparruko politikak sortzen lagunduko dituzten ekimenen buru izan.

- Gizartean gai hauei buruzko erreferente eta behar duten eragileen aholkulari izan.

Balioak

Jakiundeko kideen bikaintasuna eta sustatzen dituen ekintzetan kalitatea.

Hiru disziplinen arteko oreka; Zientzia, Arteak eta Letren ezagutzen arteko hartu-emana sustatuz.

Ikerketa eta sorketa askatasunaren sustapena eta defentsa.

Ezagutzaren sustapena, gizarte aurrerapenaren elementu nagusi bezala.

Unibertsaltasuna, gure herentzia kulturala alde batetara utzi gabe aniztasuna gehitzea.

Aukera berdintasunaren sustapena.

Balore etikoekiko errespetu osoa.

Botere politikoarekiko zein talde ekonomiko eta profesionalekiko independentzia.

Jarduerak

Balore hauekin bat etorrita, akademiaren ekintzak honelakoak izango dira:

- Esklusiboki izaera intelektual eta akademikokoak,

- Egiatasun eta kalitate exijentzien mendekoak,

- Berrikuntza eta espiritu kritikoz gidatuak,

- Hausnarketa sakon batean oinarrituak; momentuko tendentzia eta presioak gaindituz,

- Eleaniztunak. Euskararen erabilera eta sustapenari atentzio berezia ipiniz.


Jardunbidea: batzar nagusia eta mahaia

Batzar Nagusia Jakiundeko gobernu-organorik gorena da. Jakiundeko kideak urtean bitan elkartzen dira Akademiaren lan ildoak eta egitasmoak diseinatu eta planifikatzeko. Udaberriko bilkura apirilean egiten da eta txandaka antolatzen da euskal kultura eta hizkuntza hartzen dituen lurraldeetako 7 unibertsitateetako batean: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Paueko eta Aturriko Unibertsitatea (UPPA) eta Universidad de Educación a Distancia (UNED). Udazkeneko bilkura azaroan egiten da Bergarako Olaso Dorrean, Jakiunderen egoitza ofizialean.

Udaberriko bilkuran Jakiundeko kideek, jakitunek, hautagai-zerrenda berria proposatzen dute Akademiako kide izan daitezen eta bozka bitartez egiten da hautaketa. Jakitun berrien kargu hartzea azaroko bilkuran ospatzen da.

Batzar orokorrean elkartzen diren jakitunak, hiru motakoak dira: numerarioak (jakitun osoak eta kargugatikoak), kide urgazle gazteak eta ohorezko jakitunak. Kargugatiko jakitunak Akademian ordezkatutako 7 unibertsitateetako errektoreak dira, eta kargu hori duten bitartean dira Jakiundeko kideak).

Akademiaren organu exekutiboa Mahai da.

Organigrama (2016-2020)

LEHENDAKARIA
Jesus M. Ugalde Uribe-Etxebarria

MAHAIKIDE HAUTETSIAK
Mª Isabel Arriortua Marcaida
José Mª Asua González
Agustin Azkarate Garai-Olaun
José Luis de la Cuesta Arzamendi
Javier Echeverría Ezponda
Itziar Laka Mugarza
José Félix Martí Massó
Carmen Mijangos Ugarte
Juan Ignacio Pérez Iglesias
Javier Tejada Palacios

IDAZKARI NAGUSIA
Jakeline Barker

DIRUZAINA
Sixto Jiménez Munain


Azkeneko bilkurak

top