2017ko apirileko Bilkura

2017ko apirileko Bilkura

Jakiunderen Bilkurak berrogeita hamabost kide bildu zituen Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoan apirilaren 7an.

Bezperaz, apirilaren 6an 19:00etan, Miguel Zugaza jakitunak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen leku berean Bilkuraren ekitaldien baitan, aretoa bete egin zelarik. 

Apirilaren 7ko Bilkuran berriz, jendarteari beti zabalik dagoen Bikuraren lehenengo zatian, Sonia Gaztambide doktore eta Jakiundeko kideak bestelako hitzaldia eskaini zuen areto berean. Biogurutzetako Endokrinologia eta Nutrizioa Saileko zerbitzu buruak "Ponle cara a la acromegalia" hitzaldia eskaini zuen. Akromegalia gaitz bitxi bat da eta Gaztambide doktoreak adierazi zuenez, gizarteak ezagutu egin behar du, egon badagoelako gaixotasunaren kontrako tratamendua, eta garrantzitsua da jendartean sintomak ezagutzea ahalik eta azkarren detektatu eta sendabide goiztiarrak jartzeko.

Bilkuraren lehenengo zati honetan, azaroko Bilkuran hautatutako Akademiako kide urgazle gazteek kargua hartu zuten. Hauxe da kide urgazle gazte berrien zerrenda:

1.     Nora Alonso Casajús (Biologian doktorea, Iden Biotechnology enpresaren sustatzaile, sortzaile eta zuzendaria; Nafarroa).

2.     Ignacio Arganda-Carreras (informatikan doktore, Ikerbasque ikertzailea, UPV/EHU, Gipuzkoa)

3.     Lourdes Basabe-Desmonts (Kimikan doktorea, Ikerbasque ikertzailea-UPV/EHU, Araba).

4.     Nuria Cano Suñén (Antropologian doktorea, UPV/EHU, Gipuzkoa)

5.     Naroa Ibarretxe Bilbao (Medikuntzan doktore, neurozientzian ikertzaile, Deustuko Unibertsitatea, Bizkaia).

6.     Igor Ijurra Fernández (Iruñeko Orfeoiko Zuzendaria, Nafarroa).

7.     Jon Maya Sein (dantzaria eta koreografoa, Kukai taldearen zuzendaria, Gipuzkoa).

8.     Oihane Otaegui Madurga, (Ingeniaritza Industrialean doktore, Garraio-sistema adimendun eta ingeniaritza sailaren zuzendari, Vicomteck-IK4, Gipuzkoa).

9.     David Pardo Zufiaur (Matematika aplikatuetan doktore, Ikerbasque irakasle-ikertzailea, BCAM, UPV/EHU, Bizkaia)

10.  Mikel Santesteban Insausti (Hizkuntzalaritzan doktore, Ramón y Cajal irakasle-ikertzailea, UPV/EHU, Araba).

Jendaurreko ekitaldia amaitu eta gero, barne-bilera egin zuen Akademiak eta aho batez ohorezko jakitun izendatu zuten Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia. Azaroko Bilkuran hartuko du kargua ohorezko jakitun berriak.

top