ERRONKAK: Oroitzapen Feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero

ERRONKAK: Oroitzapen Feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero

Urriaren 9 eta 10ean JAKIUNDEk "Erronkak: Oroitzapen feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero" jardunaldia antolatuko zuen STM-San Telmo Museoa eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiarekin batera, JAKIUNDEko kide Teresa del Valle, UPV/EHUko katedradun emeritu, eta Nuria Canoren koordinazioarekin.

Jardunaldiak 68ko maiatzaren eraginari buruz hausnarketa egitea izan zuen helburu, aurten 50. urte bete dituenez gero. 68ko maiatzak historian eta feminismoaren garapenean gaur arte izan duen inpaktua aztertzea eta egungo feminismoa ikuspegi historiko anitzen bitartez azaltzea izan zen jardunaldiaren xedea.

----

STM-San Telmo Museoan eskainitako topaketaren egitaraua:

 

  • 17:00h, JARDUNALDIAREN HASIERA

Aurkezlea Teresa del Valle, UPV/EHUko katedradun emeritua eta JAKIUNDEko kidea, jardunaldiko koordinatzailea.

  • HASIERAKO HITZALDIA (bapateko itzulpena):

Trouble dans le féminisme ; France 1968-2018 / Arazoak feminismoan ; Frantzia 1968-2018, FRANÇOISE PICQ.

 

  • MAHAI INGURUA

"Más allá de Europa. Feminismos y diversidad en el Mayo del 68", PILAR FOLGUERA.

"La fiesta en la habitación de al lado", MARIASUN LANDA.

"Memorias feministas: de cómo fuimos aflojando el corsé", MARINA SUBIRATS.

Moderatzailea: Jakeline Barker, JAKIUNDEko idazkaria.

 

  • 20:00h, MAHAIKIDE ETA PUBLIKOAREN ARTEKO SOLASALDIA
  • 20:30h, AMAIERA EKITALDIA 

 ---

JARDUNALDIKO HIZLARIAK:

FRANÇOISE PICQ. Zientzia politikoetan doktore, Paris-Dauphine Unibertsitateko irakasle emeritua. Feminismoaren historian aditua, teoria eta giza-mugimendu arloan. Emakumeen askapen mugimenduan eta ikasketa feministen garapenean hartu du parte 1970ko hamarkadaz geroztik. ANEF-en sortzailetako bat da (Ikasketa feministen elkarte frantziarra), egun erakundeko lehendakariorde da.

PILAR FOLGUERA. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia Garaikideko katedraduna eta Europako Integrazioaren Historiaren Jean Monnet Katedrako zuzendaria.

MARIASUN LANDA. Idazlea, JAKIUNDEko kidea. Euskarazko Haur Literaturako Lizardi Saria (1982), Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991), Antonio Maria Labaien Saria (2002), Espainiako Kultura Ministerioaren Literatura Sari Nazionala (2003) eta Dabilen Elea saria (2011) literaturaren arloan egindako ibilbideagatik eta bere lanen izaera berritzaileagatik; Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2014.

MARINA SUBIRATS. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia katedraduna izana da, Bartzelonako inkesta Metropolitanoko zuzendaria, Gizarte Gaien Ministerioko Emakumearen Institutuko zuzendaria eta Bartzelonako Udaleko Hezkuntza zinegotzia.

  • 20:00h, MAHAIKIDE ETA PUBLIKOAREN ARTEKO SOLASALDIA
  • 20:30h, AMAIERA EKITALDIA

 

Fraçoise Piq-en konferentziaren esteka

Mahai-inguruaren esteka

Artxiboak:
Memorias_feministas_II_programa.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:161
top