Zabalik Jakin-mina 2017-2018 deialdia

Zabalik Jakin-mina 2017-2018 deialdia

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek Jakin-mina 2017-2018 egitasmoan parte hartzeko 4. mailako ikasleen izena emateko epea zabalik dute. Aurten zazpigarren edizioa beteko du egitasmoak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Arrasateko zikloak 3. edizioa beteko du eta aurten ziklo berria zabalduko da Tuteran, hiriko eta inguruko ikastetxeen arreta jada piztu duelarik.

Hortaz, Jakin-minak Bizkaian hiru ziklo izango ditu, Bilbon, eta Deustuko Unibertsitatean (La Comercial eraikinean eta CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan) eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo dira, Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzarekin.

Lau ziklo egingo dira Gipuzkoan, hiru Donostian bertan, UPV/EHUko Joxe Mari Korta ikerketa zentroan eta Carlos Santamaria zentroan, Musikenen eta Nanogunen hitzaldi bana egingo direlarik. Gipuzkoako laugarren zikloa Arrasaten eskainiko da, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoan. Gasteizen ziklo bakarra izango da, UPV/EHUko Lascaray Ikergunean.

Nafarroan bi ziklo eskainiko dira lehendabiziko aldiz. Iruñeko zikloan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txanda da aurten, azken edizioan Jakin-mina hitzaldiak Nafarroako Unibertsitatean eskaini eta gero. Tuterako zikloa Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean izango dira, estreinakoz, esan bezala.

Hitzaldiak hil honetan hasiko dira, azaroan, eta martxora arte luzatuko dira, hilero hitzaldi bat eskainiz, ziklo bakoitzak 5 hitzaldi dituenez gero.

Jakin-mina DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako egitasmoa da eta parte hartzaileen ezagutzarako grina sustatzea du helburu.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:190
top