Luis de Pabloren "Amicitia" YouTuben

Luis de Pabloren "Amicitia" YouTuben

Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lana iragartzeko bideoa ikusgai da YouTuben.

https://www.youtube.com/watch?<wbr></wbr>v=NUnb-rigUeI

Konpositore eta soinujolearen arteko lankidetza Iñaki Alberdik akordeoiaren errepertorioa zabaltzeko egiten ari den ahaleginaren ondorioa da. Amicitia, bi musikarien arteko adiskidantzak sortua, hain zuzen ere, hiru mugimenduz osaturik dago: Moto perpetuo, Imago eta Velox.

Luis de Pablok 2016an sortutako lanaren estreinaldi absolutua 2018ko martxoaren 8an izan zen, BOS-Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian, BOSeko zuzendari Erik Nielsenen gidaritzapean.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:150
top