"Basques in Cuba" William A. Douglass jakitunaren lan berria

"Basques in Cuba" William A. Douglass jakitunaren lan berria

"Basques in Cuba" liburua William A. Douglass jakitun estatubatuarrak editatu eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesek plazaratu berri du.

Jon Bilbaoren "Vascos en Cuba, 1492-1511" lana gogoan hartuz, Kubako historian eta bizimoduan euskal herritarrek izandako eragina aztertzen du liburuak. Euskal Herriak, denbora luzez, era askotariko harremanak izan ditu kubatarrekin eta haien historiarekin. Liburuak aztergai du, besteak beste, euskaldunek Kubako poesia klasikoan duten irudia; Kubak XIX. mendeko euskal nobelan duen presentzia; euskal herritarrek Afrikako esklabuen merkataritzan izandako parte hartzea; Kubako Tenpletean Gernikako arbolaren eragina; euskal parlamentarien eta soldaduen zerbitzua Espainiako kolonia ohian, eta euskal apaizen politika uhartean. Era berean, euskaldunek Habanan, Cienfuegos, Santiago de Cuba eta Vueltabajo eskualdeetan izandako eragina aztertzen da hainbat kapituluetan.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:185
top