David Mecerreyes ikerketaren arloko RSEQ bikaintasun sariduna

David Mecerreyes ikerketaren arloko RSEQ bikaintasun sariduna

David Mecerreyes jakitun urgazle eta POLYMAT-eko zuzendariorde zientifikoak, RSEQ (Real Sociedad Española de Química) erakundearen ikerketa arloko 2020 Bikaintasun Saria eskuratu du.

Mecerreyes irakaslearen intereseko ikerketa arloak hauek dira: likido ionikoen sintesia eta horiek polimeroetan aplikatzea, bateriatarako polimeroak eta bioelektronikarako polimeroak.

Bere ardurapeko polimero berritzaileen taldea honela dago osatuta lau ikerlari nagusi, hamabi doktorego osteko ikerlari, hamabost doktorego-ikasle eta hiru master-ikasle. Taldeak urtean 35 artikulu baino gehiago ematen ditu argitara polimeroen kimikako aldizkari erreferenteetan, zein materialei eta kimika orokorrari buruzkoetan. Azken zortzi urteetan, taldeak zazpi milioi euroko baino gehiagoko finantziazioa eskuratu ditu Europako proiektuen bitartez. Azken urteetan, gainera, taldeak bost patente sortu ditu, eta horietatik, spin-off enpresa bat sortuko da 2020an.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:179
top