Jakin-mina 2016-2017 itxiera hitzaldia eskaini du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak

Jakin-mina 2016-2017 itxiera hitzaldia eskaini du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak

Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei, ekainaren 9an Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ekitaldian.

Lehenik, Jakin-mina ziurtagiriak banatu zituen Gipuzkoako 16 ikastetxeetako 64 ikasleen artean, eta ekitaldian lagun izan zituen Ahaldun Nagusiak, Jakiundeko lehendakaria, Jesus M. Ugalde, eta Iosu Zabala jakituna, Mondragon Unibertsitateko errektore ordea, eta Arrasaten eskaintzen den Jakin-mina zikloko aurkezlea.

Hitzaldia amaitu eta gero, Ahaldun Nagusiak berak Diputazioko areto historikoak erakutsi zizkien bertaratutako ikasle eta irakasleei, bisita gidatu zeharo berezia eskainiz.

Jakin-mina egitasmoak hiru ziklo ditu Gipuzkoan, bi UPV/EHUko Joxe Mari Korta ikergunean eskaintzen dira, Donostian, eta hirugarrena Mondragon Unibertsitateko Goi-Eskola Politeknikoan Arrasaten. Ziklo bakoitzak bost hitzaldi ditu eta ikasleek izena ematen duten zikloko 5 hitzaldietatik, gutxienez 4 hitzaldietara joan behar izaten dute ziurtagiria lortzeko. Ahaldun Nagusiak aurten emandako itxiera hitzaldia, egitasmoko seigarrena izan da. 

Honako ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte aurten Gipuzkoako Jakin-mina 2016-2017 saioan:

Antigua-Luberri (Donostia), IES Arrasate BHI, IES Beasain BHI, Egape Ikastola (Urnieta), Gaztelupe - Arizmendi (Arrasate), Haurtzaro Ikastola (Oiartzun), IES Hernani BHI, Hirukide Eskolapioak (Tolosa), IES Leizaran BHI (Andoain), Pasaia Lezo Lizeoa, La Salle -San José (Beasain), San Patricio (Donostia), Santo Tomas (Donostia), IES Urretxu-Zumarraga BHI, Instituto Usandizaga (Donostia) y Uzturpe Ikastola (Ibarra).

Artxiboak:
Noticias_Gipuzkoa_10-6-17.pdf
DV_10-6-17.pdf
DV_Oarsoaldea_10-6-17.pdf
DV_Jakiunde_25-6-17.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:88
top