Erronkak. Denbora: jatorria, aldaketa eta amaiera

Erronkak. Denbora: jatorria, aldaketa eta amaiera

Fisikari bat eta bi filosofo elkartu ziren Tuteran, maiatzaren 23an, denboraren izaera eta esanahiaz hitz egiteko, jendarteari eta bereziki gazteei zabaldutako ekitaldi batean, Castel Ruiz zentroan.

Javier Echeverría, Víctor Gómez Pin eta Javier Tejada jakitunek, azken honek koordinatu eta Jakiundek antolatu, Laboral Kutxak babestu eta Tuterako Udalaren lankidetza duen ekitaldian hartu zuten parte.

Denbora kontzeptuak askotariko interpretazioak ditu, eta diziplinen arabera,  desberdin erabiltzen da. Pinturen bidez, Javier Tejada fisikariak eztabaidan mintzagai izan ziren kontzeptu ugari irudiztatu zituen. Jardunaldiak denboraren jatorria aztertu zuen ikuspegi zientifikotik, hala nola mendeetan zehar denbora kontzeptuari buruzko filosofia eremuaren ikuspegitik. Denbora linealaz hitz egin zuten, aldaketa-neurri gisa, baita denboraren amaieraz ere.

Era berean, denborak munduaren ikuspegi kuantikoan eta erlatibistan duen paperaz eztabaidatu zuten. Hizlariak Psikologian, Zuzenbidean eta Biologian denbora kontzeptuarekin tratuan nola aritzen den argitzen saiatu ziren, ahaztu gabe denborak Politikan duen erabileraren berri izatea ere garrantzitsua dela. Era berean, geologoek denbora nola datatu zuten eztabaidatu zuten, bai eta denbora kolektibo baten existentziaz eta informazioaren transmisioaren aurrez aurre dagoen aldiberekotasunaz ere.

Azkenik, oroimena denboraren benetako biltegia den izango zuten eztabaidagai, eta denborak amaierarik izango ote duen: denbora guztiaren hasiera eta amaiera.

Erronkak jardunaldi honek Laboral Kutxaren babesa izan du.

Artxiboak:
Erronkak-El_Tiempo._Origen__cambio_y_fin.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:189
top