Javier Echeverríak eta Humberto Bustincek topaketa CIVICANen

Javier Echeverríak eta Humberto Bustincek topaketa CIVICANen

"COVID-19rekin elkarbizi eta TEKNO-COVID-19 borrokatu" horixe da Humberto Bustince eta Javier Echeverría Jakiundeko kideek aztertuko duten gaia, irailaren 23an, asteazkenez, arratsaldeko 19:00etan CIVICANen, Iruñean.

Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Zientzia Konputazionaleko eta Adimen Artifizialeko katedradunak, eta Javier Echeverría, zientziaren filosofoak, "CIVICAN Topaketa" honetan datu-zientziak eta adimen artifizialak pandemiaren kudeaketan izaten ari den eraginari buruz hausnartuko dute, bai osasun arloari dagokionez, baita sozialki ere. Era berean, pandemiari buruz gizartean zabaltzen ari diren diskurtso komunikatiboen inpaktuaz arituko dira. 

Sarrera doan da baina aldez aurretik izena eman behar da honako telefonoan: 948 222 444. Auditoriumaren edukiera mugatua da. Topaketak indarrean daude segurtasun neurriak izango ditu, derrigorrezkoa izanik distantzia eta maskararen erabilera. 

Topaketa Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatua da Jakiunderen lankidetzarekin.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:189
top