Urriaren 19 eta 20an - Erronkak: Oroitzapen Feministask I

Urriaren 19 eta 20an - Erronkak: Oroitzapen Feministask I

Urriaren 19an eta 20an Erronkak: Oroitzapen Feministak I antolatu du JAKIUNDEk Donostian, STM-San Telmo Museoa, eta Emakumea, Generoa eta Feminismoa Gordailuaren zaindari den UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiaren lankidetzarekin.

UPV/EHUko katedradun emeritu eta JAKIUNDEko kide Teresa del Vallek koordinatzen du Oroitzapen Feministak I, helburu bikoitzarekin. Batetik, ikuspuntu feminista desberdinetatik jorratutako gaien eta teorien ekarpenei buruzko hausnarketa egitea, eta ekarpen horiek gizartean eragiten duten inpaktu, eztabaida eta erresistentzia aztertzea.

(Mahai ingurua eta amaierako hitzaldien GRABAKETA, STM urriaren 19a)

EGITARAUA, urriaren 19a, osteguna, STM-San Telmo Museoa, 18:00etan.

18:00etan: AURKEZPENA. Gaiari sarrera orokorra

Teresa del Valle Murga, UPV/EHUko Antropologia Sozialeko katedradun emeritua, JAKIUNDEko kide osoa.

18:15ean: MAHAI-INGURUA

Moderatzailea: Nuria Cano, antropologo soziala, UPNA, JAKIUNDEko kide urgazle gaztea.

Memorias de futuro. Estudios feministas en la educación superior y la investigación

Virginia Maquieira, Antropologia Soziala Saileko irakaslea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, UNESCO Red Unitwin Genero Politikak eta Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasuna Katedraren zuzendaria.

Lugares de la memoria del feminismo, una asignatura pendiente

Miren Llona, Historia Garaikideko irakaslea, UPV/EHU. AHOA (Ahozko Historiaren Artxiboa- Archivo de la Memoria) erakundearen fundatzailea eta egungo lehendakaria. 

Protección internacional del patrimonio y la (in)visibilización de las mujeres

Maider Maraña, UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedrako ikertzailea, UPV/EHU.

20:00etan: AMAIERAKO HITZALDIA

Zernahi bidetan…” Arrakaletatik ihes egindako (emakumeen) bertsoak

Jone Miren Hernandez, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria, Antropologia irakaslea, UPV/EHU.

Maialen Lujanbioren bertsoekin amaituko da jardunaldia.

 

EGITARAUA, urriaren 20a, ostirala, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegia, Antonio Beristain auditorioa.

11:00etan: MAHAI INGURUA "Bibliotecas de mujeres: pasado, presente y futuro".

Miren Aranguren, Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika historikoa den "Gure Genealogia Feministak" liburuaren egilekidea.

Silvia Fernández, Iruñeko IPES Dokumentazio Zentroa – Emakumeen Liburutegia, Iruñea / IPES Centro de Documentación - Biblioteca de Mujeres, Pamplona.

Mª José Sola, Bilboko Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Digitaleko Zentroa / Centro de Documentación Digital Maite Albiz, Bilbao.

Julen Zabala, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia (Emakumearen Azterlanen Mintegiko bibliografia eta dokumentu-funtsa) / Biblioteca del Campus de Gipuzkoa (Fondo bibliográfico y documental del Seminario de Estudios de la Mujer).

 

Bi jardunaldiekin bat eginez, Liburutegiak jendarteari zabaldutako erakusketa bibliografikoa antolatuko du 2017ko urriaren 19tik 2018ko martxoaren 19ra. Mahai-ingurura etorritakoek ondoren bisitatu ahal izango dute erakusketa. 

Era berean, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia gordailuzain den Emakumea, Generoa eta Feminismoa Gordailuaren bisitaldi gidatua eskainiko da. Gordailua UPV/EHUren garai bateko Emakumeen Ikasketen Seminariotik dator eta Liburutegian sail propio bereiztua du gaur egun.

Artxiboak:
STM_Memorias_feministas_Programa.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:189
top