ERRONKAK/DESAFÍOS DSS2016

ERRONKAK/DESAFÍOS DSS2016

Jakiundek DSS2016-rentzat diseinatutako, Erronkak/Desafíos egitasmoak irailean jarraituko du honako ekitaldiekin: 

 

  • Irailaren 6a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean?"

José Obeso neurologoa, HM Hospitales erakundeko AC HM CINAC Neurozientzien Zentro Integraleko zuzendaria; Parkinsonen Gaixotasuna duten Pazienteen Elkartearekin lankidetzan. 19:30ean, STM-San Telmo Museoko eliza, Donostia. Sarrera librea lekuak bere arte. http://www.jakiunde.eus/eu/jarduerak/erronkak/d/e/6-de-septiembre-podremos-prevenir-o-curar-la-enfermedad-de-parkinson-en-un-futuro/

 

  • Irailaren 16a, ostirala. "Lurralde-antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?"

Agustín Azkarate jakitunak koordinatutako jardunaldia (10:00-13:30 eta 15:30-19:00). Punta Begoña Galeriak, Getxo. Bisita gidatua, hitzaldiak, mahai ingurua eta amaitzeko Bilbao Iubilo Abesbatzaren kontzertua, “Euskal Habanera” Ezkurra Maisuaren musika eta Onintza Enbeita bertsolariaren hitzak dituen obraren estreinaldiarekin. http://www.jakiunde.eus/eu/jarduerak/erronkak/d/e/16-de-septiembre-ordenacion-territorial-y-globalizacion-podemos-mantener-nuestra-identidad/

 

  • Urriaren 8a, larunbata. "Hiriaren legeak natura-ordena hausten al du"

Víctor Gómez Pin jakitunak koordinatutako jardunaldia (11:00-13:30 eta 16:00-19:30). Jordi Agustí arkeologoa, Francisco Ayala genetista, Agustín Díaz Yanes zinemagilea eta Javier Echeverría eta Rafael Moneo jakitunek bi mahai inguruetan hartuko dute parte. Otxote baten kontzertuarekin amaituko da jardunaldia. Santa Ana baseliza, Pasai Donibane.

http://www.jakiunde.eus/eu/jarduerak/erronkak/d/e/8-de-octubre-viola-el-orden-natural-la-ley-de-la-ciudad/

 

  • Urriaren 26 eta 28a. "Gizarte-kohesioa sendotzea: ba al dago gizartea ehuntzeko patroirik?"

Deustuko Unibertsitateak Donostian antolatutako III. Nazioarteko "Trabajo Social, arte para generar vínculos" Kongresuaren baitako hitzaldiak: http://congresotrabajosocial.deusto.es/programa/

 

Urriaren 26a, Loyola Centrum, 10:00etan: "¿Vincular en tiempos de crisis? Aportes de los enfoques contemporáneos en Trabajo Social a una crítica relacional". Teresa Matús Sepúlveda, Gizarte-lan doktorea, Txileko Unibertsitateko Gizarte-lan zuzendaria. Sarrera librea lekuak bete arte.

Urriaren 28a, Loyola Centrum, 12:30ean: "Ciudadanía e Intervención social: una perspectiva crítica en un contexto de cambio", Karen Healy, Gizarte-lan doktorea eta irakaslea, Erizaintza, Obstetrizia eta Gizarte-lan Eskolako buruaren albokoa, Trabajo The University of Queensland, Australia. Sarrera librea lekuak bete arte.

 

  • Azaroaren 8a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Geneak eta dementzia"

Dr. Adolfo López de Munain, neurologoa, Biodonostia Ikergunea. 19:30ean, STM-San Telmo Museoko eliza, sarrera librea lekuak bete arte.

 

  • Abenduaren 13a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Garuneko hodietako gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua"

Ana de Arce eta Mª Teresa Martínez Zabaleta neurologoak, Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Hartutako Garun Kaltea duten Pazienteen Elkartearekin lankidetzan. 19:30ean, STM-San Telmo Museoko eliza, sarrera librea lekuak bete arte.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:185
top