Teresa Catalánen estreinaldi absolutua Musika Hamabostaldian

Teresa Catalánen estreinaldi absolutua Musika Hamabostaldian

Trío Arbós taldeak Teresa Catalán jakitunaren "Larrazpileko jentilen trikuharritik" obraren estreinaldi absolutua eskaini zuen abuztuaren 28an, Donostiako Musika Hamabostaldiko 80 edizioan, Musika Garaikidearen zikloaren baitan.

Cecilia Bercovich (biolina), José Miguel Gómez (biolontxeloa) eta
Juan Carlos Garvayo (pianoa) musikariek osatutako hirukoteak Sciarrino, Camarero eta Kagel konpositoreen lanak jo zituzten, musikagile nafarraren lan berriaz gain.

Trío Arbós taldeak 2013 Musika Sari Nazionala jaso zuen Interpretazio sailean eta Teresa Catalán jakitunak 2017 Musika Sari Nazionala jaso zuen Konposizioa sailean.

 

 

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:158
top