Humberto Bustince Nafarroako Informatika Ingeniarien Elkargo Profesionaleko "ohorezko kide" izendatua

Humberto Bustince Nafarroako Informatika Ingeniarien Elkargo Profesionaleko "ohorezko kide" izendatua

Humberto Bustince jakituna Nafarroako Informatika Ingeniarien Elkargo Profesionaleko "ohorezko kide" izendatu dute.

Merezimendua azaroaren 22an jaso zuen elkargoko ekitaldi batean. Bertan bere lankideen lana aitortu nahi izan zuen elkarkide berriak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2001/2002 ikasturtean Informatika ikasketak ezartzeko lan egin zuten lankideak goraipatuz. Esan zuenez, "urte oso latzak izan ziren, ez baitzegoen irakaslerik, eta lau urtean zehar gutako batzuk bost ikasgai desberdin irakastera ere iritsi ginen". 

CPIINA, elkargoaren gobernu-taldeak azaroaren 15ean erabaki zuen izendapena, kontuan hartuz, ez soilik UPNA/NUPeko katedradunaren ibilbide akademikoa eta profesionala, baizik eta "informazioaren gizartearen garapenaren bidean elkargoaren helburuekin bat egiten duten bere ordainezinezko ekarpenengatik, eta interes orokorraren alde lortutako fruituengatik, beti ere, tresna informatikoen erabilerak ikuspuntu humanistari eta etikoari eutsi behar diola eta deontologia profesionalaren gakoa horretan datzala azpimarratzeagatik." 

Azken aldian jasotzen ari den sariak medio, El País egunkariko Retina atalean elkarrizketatu dute.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:190
top