Humberto Bustinceren artikulu batek jaso du Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarraren saria

Humberto Bustinceren artikulu batek jaso du Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarraren saria

Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedradunak, "deep learning" edo ikasketa sakonari buruz idatzitako artikulu batek bigarren saria lortu du Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarrak (NAFIPS-North American Fussy Information Processing Society) egin berri duen kongresuan aurkeztutako ehun bat artikuluen artean.

Ikasketa sakona gizakiek ikasteko erabiltzen duten ikuspegia emulatzen saiatzen den adimen artifizialaren alorra da. Bustince jauna eta NUPeko Javier Fernández Fernández artikuluaren egilekideak dira, biak ala biak NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematikako Saileko, Smart Cities Institutuko (ISC), Nafarroako Gobernuko (Navarrabiomed) eta NUPeko ikerketa biomedikoko ikerketa zentroko eta Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IdiSNA) lankide dira. Saritutako artikulua Brasilgo Río Grande Unibertsitate Federaleko bost ikertzaileekin batera idatzi dute, beste laguntzaileen artean.

Artikuluan sare neuronal sakonak ("deep learning") dituzten makinen ikasketa prozesuko hainbat etapetan informazioa fusionatzeko modua aldatzea proposatzen dute. "Orain arte, fusioa egiteko erabilitako eragileak maximoa edo batezbestekoa izan dira. Lan honetan, Choquet izeneko integral mota erabiltzea proposatzen da, neurri egokien erabilera eginez, datuen arteko harremanak kontuan hartzeko aukera ematen baitute -dio, Humberto Bustincek- Aldaketa honek sare neuronal sakonen errendimendua hobetzen du sailkatze arazoetan, batik bat, irudien kasuan."

Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarra 1981ean sortu zen Amerikako Estatu Batuetan, logika difusoa arlo guztietan garatzea helburu zuen nazioarteko lehenengo elkartea izan zelarik. Erabakiak hartzeko garaian, medikuntzan irudi bitarteko diagnostikoan, soziologian, etab. alorretan erabiltzen da zientzia hau, eta elkarteak AEBetan gai honetan lanean diharduten ikertzaile nagusiak biltzen ditu.

Urtean behin kongresua antolatzen du NAFIPSek eta uztailaren 4-6 artean egin berri du aurtengoa, Brasilen. Kongresuaren hasierako hitzaldia Humberto Bustince jakitunak eskaini zuen, aipatutako Choquet integralari buruz eta ikasketa eta sailkatze arazoetan duen aplikazioari buruz hitz eginez.

Iturria: UPNA/NUP

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:161
top