Humberto Bustince Bikaintasun Zientifikoaren EUSFLAT sariduna

Humberto Bustince Bikaintasun Zientifikoaren EUSFLAT sariduna

Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedradunak (UPNA/NUP), Bikaintasun Zientifikoaren EUSFLAT Saria eskuratu du, Multzo Lausoen Teoriaren oinarri matematikoei egindako ekarpenen bikainengatik eta irudien prozesamenduan eta medikuntzan egindako erabilpenak izandako arrakastagatik. 

Saria EUSFLAT 2019 kongresuaren baitan jaso du, irailaren 11ean, Pragan, Martin Stepnicka, European Society for Fuzzy Logic and Technology presidentearen eskutik.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:169
top