Humberto Bustincek Informatika Sari Nazionala jaso du

Humberto Bustincek Informatika Sari Nazionala jaso du

Azaroaren 5ean Humberto Bustince jakitunak (Uxue, 1958), UPNA/NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak, José García Santesmases Informatika Sari Nazionala jaso zuen Madrilen egindako ekitaldian.

JAKIUNDEko kideak bere ibilbide profesional luzean ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta adimen artifizialaren dibulgazioa modu orekatuan egiteagatik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ingeniaritza Informatikoa eta Datuen Zientzia sustatzeagatik jaso du.

Espainiako Elkarte Zientifiko Informatikoa (Sociedad Científica Informática de España-SCIE) - BBVA Fundazioa 2019 Ikerketa Sarien baitan kokatzen da saria.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:164
top