JAKIN-MINA 2019-2020, ikasturte honetako deialdia zabalik

JAKIN-MINA 2019-2020, ikasturte honetako deialdia zabalik

Zabaldu da JAKIN-MINA 2019-2020 egitasmoaren deialdia DBH 4. mailako ikasleentzat. Ohi bezala, EAEn eta Nafarroan eskainiko dira zikloak, Bilbo, Durango, Donostia, Arrasate, Gasteiz, Iruñea eta Tuteran.

Hitzaldietara joateko interesa duten DBH 4. mailako ikasleek eman dezakete izena, azaroa eta martxoa artean eskaintzen den eta ziurtagiri-banaketa ekitaldi batekin ixten den bost hitzaldiko zikloan. Ziklo osoan parte hartzen duten ikasleek jasotzen dute ziurtagiria.

Zikloak bost hitzaldiz osatuak daude, esan bezala, eta hitzaldiak oso desberdinak izaten dira elkarren artean, gai anitz jorratuz. Hauxek, besteak beste, aurtengo edizioan aztertuko dira arloak: ingeniaritza (big data, zibersegurtasuna), literatura, psikologia (mindfulness, sexualitatea eta atxikimendua), medikuntza (neuro-endekapenezko gaixotasunak, akromegalia, mikrobioma), zientzia (kosmologia, astronomia, fisika, supereroaleak), hizkuntzalaritza, arkitektura, elikadura, giza eskubideak, kultur aniztasuna, musika, zinea, poesia eta programazioa, etab.

Izena eman nahi duten ikasleek haien ikastetxearen bitartez egin dezakete, iritsi baita deialdia ikastetxeetara. Ikastetxeek lauzpabost ikasle aurkez ditzakete.

Izenemateak urriaren 31 arte egin daitezke honako helbidean: akademia@jakiude.eus

Artxiboak:
Araba_JAKIN-MINA_2019-2020_02.pdf
Bizkaia_JAKIN-MINA_2019-2020.pdf
Gipuzkoa_JAKIN-MINA_2019-2020_01.pdf
Nafarroa_JAKIN-MINA_2019-2020_01.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:161
top