Jakin-mina: Akromegaliari aurpegia jarri

Jakin-mina: Akromegaliari aurpegia jarri

Donostiako JAKIN-MINA hiru zikloetako ikasleak bildu ziren hitzaldi bakar batean urtarrilaren 25ean, STM-ko auditorioan, Akademiako kide Sonia Gaztambide doktorearen hitzaldia entzuteko: "Ponle cara a la acromegalia".

Gipuzkoako ikastetxeetako DBH 4. mailako ehun bat ikaslek hartu zuten parte ekitaldian. Hitzaldia baino lehen, museoak dituen "Altzoko Handia", Miguel Joaquín Eleizegui Arteagaren hainbat objektu ikusi eta garaiko bizimodu, ohitura eta egoera soziopolitikoaren berri izan zuten ikasleek bisita gidatu batean. Ondoren, Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko buru Sonia Gaztambide doktorearen hitzaldia entzun zuten. Gaztambide doktoreak akromegalia, Handiak zuen gaitzari buruz hitz egin zuen.

Akromegaliak aldaketa fisiko larriak eragiten ditu, eskuak, oinak, masailezurra eta mingaina handituz, eta komorbilitate larriak eragiten ditu halaber, hala nola, gaitz kardiobaskularra, diabetesa, hipertentsioa eta tumoreak, kolon eta bular minibizia, esaterako. Espainian 3.000-tik gora dira akromegalia duten pertsonak. Gaitz arraro bat da eta 6 urte baino gehiago atzeratu ohi da diagnostikoa, horrhatik da hain garrantzitsua gaitzaren sintomak eta ezaugarriak ezagutzea.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:153
top