JAKIN-MINA azken hitzaldiak atzeratu dira

JAKIN-MINA azken hitzaldiak atzeratu dira

JAKIN-MINA egitasmoa bertan behera gelditu da Covid-19 pandemiaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan eskaintzen diren 11 JAKIN-MINA zikloak azaroan hasi ziren eta martxoan ziren amaitzekoak, hala ere, osasun krisialdia gainditu eta gero iragarriko dira azken hitzaldien data berriak.

Martxoaren 6an honako JAKIN-MINA zikloak amaitu ziren:

- JAKIN-MINA ARABA Gasteizen, Gidor Bilbao, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko eta UPV/EHUko Letren Fakultateko kidearen hitzaldiarekin: "For ju bustana XVII. mendeko euskaldenak islandiarrekin hizketan".

- Durangoko JAKIN-MINA BIZKAIA zikloa, David Pardo, JAKIUNDEko kide eta BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) erakundeko matematikariaren hitzaldiarekin: "From Haro to New York: A boat trip exploring the Earth´s subsurface through applied mathematics".

- Bilbo 3 JAKIN-MINA BIZKAIA zikloa, Iñaki Goirizelaia, JAKIUNDEko kide eta UPV/EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna eta UPV/EHUko errektore-oiharen hitzaldiarekin: "Kantuetan dantzan, tradiziotik sorkuntzara".

 

Hauexek BERTAN BEHERA gelditu diren hitzaldiak, datozen hilabeteetan eskainiko direnak:

JAKIN-MINA NAFARROA

- Martxoak 13, TUTERAko zikloa, UPNA/NUP campusa: Nora Alonso, JAKIUNDEko kide eta Iden-Biotechnology enpresako CEO, "What do we eat?"

- Martxoak 27, Iruñea-Pamplona zikloa, CIVICAN: Igor Ijurra, JAKIUNDEko kide eta Iruñeko Orfeoiko zuzendaria "La música coral: algo más que música".

JAKIN-MINA BIZKAIA

- Martxoak 27, BILBO 1 zikloa, La Comercial, Deustuko Unibertsitatea: Usue Pérez López, Landareen Biologia eta Ekologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU, "Landareek estres egoerarik pairatzen al dute? Babesteko aukerarik ba al dute?"

- Martxoak 27, BILBAO 2 zikloa, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU: Jimena Baleriola, Ikerbasque Research Fellow, Achucarro-Basque Center for Neuroscience, "Remote control of gene expression in neurons".

JAKIN-MINA GIPUZKOA

- Martxoak 13, DONOSTIA 1 zikloa, Joxe Mari Korta ikerketa zentroa: Urko Zurutuza, Elektronika eta Informatika Saila, Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea, "Zibersegurtasunean ikertuz: aurkarien aurkako lasterketa".

- Martxoak 27, DONOSTIA 3 zikloa, Euskal Filmategiko zine-aretoa, Tabakalera: José Luis Rebordinos, Zinemaldia-SSIF-eko zuzendaria, Hacia dónde van los Festivales de Cine: "Nuevos dispositivos electrónicos, plataformas de exhibición, festivales de todo el año…"

- Martxoak 27, Arrasateko zikloa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa: Joxe Inazio Usabiaga, "Orkestra Sinfoniko handi baten sukaldean".

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:190
top