Joaquín Gorrochategui Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute

Joaquín Gorrochategui Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute

Joaquín Gorrochategui hizkuntzalaria eta Jakiundeko kidea Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute 2015eko abenduaren 17an.

Gorrochategui jauna Hizkunzalaritza Indoeroparreko katedraduna da (UPV-EHU). "Veleia" aldizkariaren editore izan da 27 urtez (1985-2012) eta gaur egun hizkuntza eta epigrafia paleohispanikoen "Hesperia" datu-bankuaren koordinatzaile da. Hesperiaren helburua Erromatar garaiaren aurreko Hispaniari buruzko ikerketak internet bitartez libreki editatu eta zabaltzea da (http://hesperia.ucm.es/).

Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak; 1975en lizentziatu zen Filologia Klasikoan aparteko saria eskuratuz "El consonantismo latino en el marco de las lenguas itálicas" Koldo Mitxelenak zuzendutako lanarekin, eta doktoregoa bikain cum laude aipamenarekin eskuratu zuen "Onomástica indígena de Aquitania" tesiarekin, Mitxelenak zuzendua hau ere. Posgradoko ikasketak Bonneko Univertsitatean egin zituen linguistika zeltikoaren inguruan, K.H. Schmidten zuzendaritzapean.

Hizkuntzalaritza historikoaren alorrean, Aintzinaroko Europa mendebaldeko egoera linguistikoa argitzen eta ulertzen saiatu da batik bat, oinarrizko datu linguistikoak eta datu historikoak bateratuz.

http://www.rae.es/sites/default/files/Joaquin_Gorrochategui.pdf

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:184
top