Juan Ignacio Pérez Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariduna

Juan Ignacio Pérez Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariduna

Juan Ignacio Pérez (Salamanca, 1960), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisiologia katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019.

Maiatzaren 9an jakinarazitako erabakian, bere zorroztasun akademikotik eta zientzia arlo guztien ezagutza zabaletik abiatuta, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatu duela azpimarratu du epaimahaiak. Aldi berean, euskal unibertsitatea gizartera gerturatuz, ezagutza maila areagotuz eta begirada kritikoa garatuz.

Horraz gain, sariak JAKIUNDEren JAKIN-MINA programaren koordinatzaile eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria izanik, ezagutzak ugaritzeko eta zabaltzeko bideratzen dituen ekintzak goraipatu ditu. Katedran  egindako lanari esker, PRISMAS saria eskuratu zuen 2014an katedrak, Espainia mailan dibulgazioaren arloan dagoen saririk garrantzitsuena.

Hainbat jakitunek eskuratu dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 1995ean sortu zenetik, hauxe zerrenda: Teresa del Valle (2018), Montxo Armendáriz (2017), Javier Echeverría (2016), Juan José Álvarez (2015), Mariasun Landa (2014), Mª Carmen Gallastegui y Francisco Etxeberria (2013), María Bayo (2011), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maite Lafourcade (2006), Gurutz Jauregui (2003), Bernardo Atxaga (2002) eta Jesus Altuna (1998).

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:161
top