Teresa Catalán musikagileak Musika Sari Nazionala 2017 irabazi du

Teresa Catalán musikagileak Musika Sari Nazionala 2017 irabazi du

Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak eskainitako Musika Sari Nazionala 2017 irabazi du Teresa Catalán konpositoreak Konposizio sailean. Musikagile nafarra Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko katedraduna da Konposizio eta Instrumentazioan. Epaimahaiak adierazi duenez "Bere lan-katalogoa zabala eta anitza da, abesti lirikoetatik hasi eta obra sinfonikoak ere bereganatzen dituelako. Azken urtetan "Printzesaren Dantza" eta "Aldonza y Crésida" obren estreinaldiak azpimarratu daitezke". Epaimahaikideek "egindako lan pedagogikoaren eta musika garaikidearen zabalkundearen garrantzia, eta musika hezkuntzari eskainitako denbora luzea" nabarmendu zuten.

Jakiundeko kideak Encomienda de la Orden al Mérito Civil saria jaso zuen 2011ean eta egun Nafarroako Gobernuko Kultura Batzordearen kide da. Bere musika-lanek genero guztiak zeharkatzen dituztela esan daiteke, eta azpimarragarriak dira kamera lanak, pianorako obrak eta, aipatu bezala, bere lan pedagogikoa, nabarmentzekoa izanik Moskuko Tchaikovski Kontserbatorioan irakasle-gonbidatua izana dela.

Teresa Catalánek Rosa Torres-Pardo pianistarekin partekatzen du Musika Sari Nazionala, azken honek Interpretazio sailean bereganatu baitu. Saridun bakoitzak 30.000€ jasoko ditu.

(Iturria: Europa Press)

Albistea: Cuatro

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:189
top