Energia digitalizatua: "Hodei digitalen" energia-kostua

Energia digitalizatua: "Hodei digitalen" energia-kostua

Javier Echeverria jakitunak La energía digitalizada. El coste energético de las "Nubes digitales" hitzaldia eskaini zuen otsailaren 27an CIVICAN-en, Iruñean.

Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren filosofoak, erabiltzaileok interneten eta sare sozialetan egiten dugun ekintza bakoitzeko kostu energetikoa ezagutu beharko genukeela adierazi zuen. Javier Echeverríaren ustez, gizakiok, persona fisikoez gain, teknopertsonak ere bagara, telefono adimentsuak, ordenadoreak eta hainbat aparailu elektronikoekin harremanetan bizi garenez gero. Teknopertsona garen aldetik, “hodei digitalean”, hau da, eskura ditugun tresna elektronikoen bitartez burutzen ditugun ekintzak metatzen eta kudeatzen diren teknoespazioan, gure jarduerak duen kostu energetikoa zein den jakin beharko genuke. Hortaz, “hodei digitalean” gure ekintzek duten kostu energetikoaz jabetuz gero, teknoespazio teknoekologiko bat sortzeko gai izango ginateke. Horretarako, derrigorrezkoa da irudien eta bideoen bidalketak, eta pelikulak on-line ikusteak zer nolako kostu energetikoa duten analizatzea eta jakitea, norberak eta gizarteak oro har jakin dezan zenbatekoa den ekitza horien energia-kontsumoa.

Javier Tejada jakitunak komisariatu eta, besteak beste, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixaren Gizarte Ekintzak antolatutako “Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera” erakusketaren baitan eskaini zen hitzaldia. JAKIUNDEk Javier Echeverria eta Oihana Otaegui jakitunen hitzaldiekin hartzen du parte egitasmoan. Oihana Otaeguiren hitzaldia, "Energía y Movilidad: La evolución tecnológica para una movilidad sostenible y eficiente", martxoaren 12an izango da, CIVICAN-en, 19:00etan.

Javier Echeverriaren hitzaldira gerturatutako ikus-entzule ugarien artean, JAKIUNDEko hiru kide: Humberto Bustince, UPNA/NUP-eko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna; Iñaki Pinillos, NASERTIC-eko zuzendaria; eta Daniel Innerarity filosofoa, Globernance-ko zuzendaria.

Artxiboak:
Diario_de_Navarra-27_02_2020.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:190
top