Zientzien hotsak. Fisika eta Musika. Unibertsoa, materia eta uhinak[Translate to Euskera:] Javier Tejada. Foto ©Ana Portnoy

Zientzien hotsak. Fisika eta Musika. Unibertsoa, materia eta uhinak

Jakiundeko kide Javier Tejada fisikari nafarrak itxiko du Zientzien hotsak zikloa, "Fisika eta Musika. Unibertsoa, materia eta uhinak" hitzaldiarekin, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Artxibategi Nagusian (Dos de mayo kalea z/g).

Javier Tejadaren hitzetan: "Unibertsoa ezerezetik sortu zen, horregatik da bere energia zero. Gaur egun, 13.500 milioi urte beranduago, unibertsoa hotza dago eta mikro-uhinak biltzen ditu bere baitan, telefonia mugikorrak erabiltzen dituen bezalakoak. Orain dela gutxi jakin dugu egon badaudela beste uhin batzuk, grabitazio-uhinak hain zuzen ere, Lurrera iristen ari zaizkigunak. Beharbada,  interesgarrienak, De Broglie izeneko uhinak dira, objektu txikien mugimenduari loturiko uhinak dira, eta Mekanika Kuantikoaren oinarrian daude. Hitzaldiak naturaren edertasunari forma ematen dioten fenomeno kuantiko ondulatorioak izango ditu hizpide nagusi. Ziur naiz, Händel-ek bigarren Mesias konposatuko zukeela, uhin horien berri izan balu: aurrean azalduko zitzaion paradisu berriarengandik hartuko zukeen eta indarra."

Javier Tejada Palacios (Castejón, 1948), Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da, Bartzelonako Unibertsitatean, eta UBX Laborategiko zuzendaria. Fisikako Espainiako Errege Elkartea, Societat Catalana de Física, New Academy of Sciences, eta American Physical Society erakundeetako kide da.

Lorpen zientifikorik aipagarrienak: magnetizazioaren tunel efektuaren lehen ebidentzia esperimentala (1992), espinaren tunel erresonatzaile efektuaren aurkikuntza (1996), deflagrazio magnetiko kuantikoaren aurkikuntza (2006) eta tunel kuantiko efektuaren aurkintza I motako supereroaleetan (2011).

Jaso dituen sari nagusiak: Narcís de Monturiol Domina (1994); Honoris Causa Doktoretza, City University of New York-en (1996); International Award of Xerox Foundation (1998); Fellow of the American Physical Society (2000); Salva i Campillo Telekomunikazioen Saria (2000); Kataluniako Generalitatearen Zientzia Saria (2001); Kulturaren Vianako Printzea Saria (2006); Kataluniako Generalitateko ICREA Akademia (2009), Ikerketako Espainiako Saria (2009), eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2016).

Artxiboak:
Las_Ciencias_Suenan_programa_01.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:131
top