Zenbakiak eta gizateria: Big Data eta Adimen Artifiziala

Zenbakiak eta gizateria: Big Data eta Adimen Artifiziala

Martxoak 20, 19:00h, CIVICAN, Iruñea.

Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, Erresuma Batuko Nottingham Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta Jakiundeko kidea.

Biga Data eta Adimen Artifiziala hitzaldia Zenbakiak eta gizateria erakusketarekin bat egiten duen hitzaldi zikloan eskainiko da. Erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.

Gauzak horrela, adimen artifizialaren etorkizuna Big Datarekin loturik dago nahitaez. Datu hauen informazioari eta kudeaketari irtenbidea emateko sortzen ari diren aplikazio eta erabilerak aurrerapauso handiak ekartzen ari dira, bai teknologiari dagokionez, baita enpresan eta hiritarren bizi-kalitatean ere.

Hitzaldi honetan Big Data aipatzerakoan zehatz-mehatz zertaz ari garen aztertu eta datu-pilaketa horretaz informazio baliagarria nola atera daitekeen azalduko du Bustince jaunak, arlo desberdinetan izan dezakeen erabilera aipatuz.

Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gismek eta Nafarroako Kutxako Fundazioak antolatu dute eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Jakiundek Humberto Bustincek eskainiko duen Big data eta adimen artifiziala hitzaldiarekin (martxoak 20) eta Iciar Astiasaran jakitunak eskainiko duen Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronkak hitzaldiarekin (apirilak 3) hartzen du parte hitzaldi zikloan.

Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatología katedraduna da, Ikerketa errektoreordea, ICAI-Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea, eta Jakiundeko kidea.

Bi hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira.

Humberto Bustinceri elkarrizketa RTVEn (2019/03/06), bere ikerketa taldearen azken lorpenen inguruan.

Artxiboak:
Pamplona-Los_numeros_y_la_humanidad.pdf
Diario-Diario_de_Navarra-20_02_2019-50.pdf
Diario-Diario_de_Navarra-20_02_2019-51.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:158
top