Luis de Pablok Veneziako Biurtekoaren Urrezko Lehoia eskuratu du

Luis de Pablok Veneziako Biurtekoaren Urrezko Lehoia eskuratu du

Luis de Pablo (Bilbo, 1930) maisuak Veneziako Musika Biurtekoaren Urrezko Lehoia jasoko du bere ibilbidearengatik. Jakitun bilbotarrak irailaren 25ean jasoko du saria.

Ivan Fedel, Veneziako Musika Biurtekoaren zuzendariaren hitzetan, «bizirik dagoen konpositore espainiar onenaren maisulanak» aitortu nahi ditu sariak. Bere esanetan, Luis de Pablo «lengoaia garaikideen esperientzia adierazgarrienak lengoaia izugarri pertsonal, sakon eta adierazkor batean bihurtzen jakin duen artista bikaina dugu, eta genero mistoetan topatu ditu jomuga gogokoenak». Halaber, adierazi duenez, konpositorea «artisau oparoa da, mendebaldeko esperientzia garaikideak Europaz kanpoko musikarekin uztartu dituena maiz, harekiko mira berezia izan duenez beti. Irakasle eta dibulgatzaile bikaina, De Pablori Espainian, garai politiko zail batean, adierazteko askatasunaren aldarri sendoa arlo artistikoaz harago ere egin izana eskertu behar zaio».

Luis de Pablok inauguratuko du Veneziako Biurtekoaren Musika Garaikideko Jaialdiaren 64. edizioa irailaren 25ean. Biola eta orkestrarako kontzertua lanaren erabateko estreinaldia izango da, eta Gitarra eta orkestrarako fantasiak lan berria ere eskainiko da. Padua eta Venetoko Orkestrak interpretatuko ditu Teatro alle Tese-n, bere ibilbide artistikoa saritzeko Urrezko Lehoia emateko zeremonian.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:184
top