Lurraldearen antolaketa eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari? Erronkak/Desafíos DSS2016

Lurraldearen antolaketa eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari? Erronkak/Desafíos DSS2016

Lurraldearen antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu nortasunari? jardunaldiak Horacio Echevarrieta handikiaren aintzinako saloia bete egin zuen, Erronkak/Desafíos DSS2016 egitasmoaren baitan.

Agustin Azkarate jakituna, UPV/EHUko Arkeologia katedraduna eta Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedraren zuzendariak koordinatutako jardunaldia irailaren 16an egin zen Punta Begoña Galerian. 

Jardunaldiaren helburua hirukoitza zen. Batetik, Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez, ekintzaile belaunaldi baten errebindikazioa egitea, Bilboko Abran, hainbat argi-itzalekin izanik ere, ibai eta itsas-paisaia horren eraldaketan parte hartu baitzuten. Bigarren helburua, eraldatutako eskenatokiei ikusgarritasuna eskaintzea. Ingurune hau gotorleku eraikin-sistema bat zen aintzinean, eta erabateko aldaketa ezagutu zuen XX. mende hasieran, baserri-giroan murgildutako lur-saila izatetik, salerosgaien irteera zen industria eta portu-eremua bihurtu zelako, altzairuaren produkzioa, burdinaren itsas-merkataritza, bokazio higienista zuten azpiegiturak, eta aisialdirako eta gozamenerako lur-sail berriak medio. Azkenik, nortasun berezia duten lekuen identitatea eta kultura modu egokian ustiatzea (Bilboko Abra), partaidetza sentimenduaz baliatu eta alderdi sozioekonomikoa garatzeko aukerak sustatzeko.

Jardunaldiari hasiera eman zioten Koldo Iturbek, Getxoko Udaleko alkateordeak; Izaskun Iriartek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Administrazio eta Plangintzako, Ingurumeneko eta Lurralde Politikako sailburuordeak; Javier Echeverríak, Jakiundeko presidenteordeak eta Aitzol Lamikizek, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendariak.

Egunean zehar, Mónica Luengo, ICOMOS Monumentuen eta Leku Historiko-Artistikoen Nazioarteko Kontseiluko Kultur Paisaien Nazioarteko Zientzia Batzordeko kideak; Javier Taks, Uruguayko Errepublikako Unibertsitateko antropologo eta irakasleak; José María Luna, Picasso Fundazioko, Málagako Pompidou Zentroko eta Errusiako Museoko Kolekzioko zuzendariak; Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko Kimikako katedraduna; Iñaki Antigüedad, UPV/EHUko Geodinamikako katedraduna eta Ibone Ametzaga, Ekologian doktorea, paisaiari, kulturari eta nortasunari buruz aritu ziren, bi hitzaldi eta mahai inguru batean.

Jardunaldia Bilboko Iubilo Abesbatzaren (BIA)  kontzertuarekin amaitu zen, nortasuna, itsasoa eta emigrazioari buruzko kantu-errepertorioa eskaini zutelarik.

Artxiboak:
Egitaraua-_Programa_jornada.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:185
top