JAKIUNDEk Bilkura egin du Bergaran

JAKIUNDEk Bilkura egin du Bergaran

JAKIUNDEK azaroaren 8an ospatu zuen udazkeneko Bilkura Bergarako Olaso Dorrean.

Akademiaren Bilkurek bi zati izaten dituzte, lehenengoa, jendarteari zabalik dago, eta bertan jakitun batek hitzaldia eskaini ohi du bere arloko gai baten inguruan. Aldi honetan, Teresa Catalán jakitunak eskaini zuen hitzaldia: LA COMPOSICIÓN MUSICAL. UNA PERSPECTIVA. Teresa Catalán nafarra Madrilgo Goi-mailako Erret Kontserbatorioan Konposizio eta instrumentazio katedratiko emeritua da, eta 2017ko Musika Sari Nazionalaren (Konposizio arloan) jabe da.

Hitzaldia eta gero, kargua hartu zuen 2018ko azaroan jakitun urgazle hautatutako Itziar Alkorta, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendariak. Joan den urtean berarekin batera izendatutako Daniel Innerarity (jakitun osoa), Ana Zubiaga (jakitun osoa), Juanjo Álvarez (urgazlea), Justo Lacunza (urgazlea) eta Diego López de Ipiña (urgazlea) kideek, udaberrian hartu zuten kargua, UNEDeko egoitzan Gasteizen egindako Bilkuran.

Jendarteari zabalik dagoen lehenengo zatia amaitu eta gero, Akademiarako kide berriak aukeratu zituzten JAKIUNDEko kideek. Jakitun osoak, urgazleak eta urgazle gazte berriak hautatu zituzten bozka bitartez. Hauexek dira 2019ko azaroak 8an  hautatutako kideak:

 

- Jakitun osoak

ALICIA ALONSO, Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, UPV/EHU

JOSÉ Mª RODRÍGUEZ IBABE, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza Metalurgikoko katedraduna, Nafarroako Unibertsitatea; CEIT-eko presidentea.

 

- Jakitun urgazleak

BEGOÑA GARCÍA ZAPIRAIN, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialean doktorea Deustuko Unibertsitateako irakaslea eta ikertzailea.

IVAN IGARTUA UGARTE, Filologia Klasikoan doktorea, Filologia Eslaviarrean aditua, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

IGOR IJURRA FERNANDEZ, Iruñeko Orfeoiko zuzendaria. Abesbatzen zuzendaritzan tituluduna (MUSIKENE), Kantu eta solfeoan tituluduna (Pablo Sarasate kontserbatorioa) eta Zuzenbidean lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea).

ROLDÁN JIMENO ARANGUREN, Historian, Filosofian, Hezkuntza Zientzietan eta Zuzenbidean doktorea; UPNA/NUP-eko irakaslea eta ikertzailea.

DAVID MECERREYES MOLERO, Zientzietan doktorea, ikertzailea eta zuzendariorde zientifikoa, POLYMAT-UPV/EHU.

ESTEBAN MORRÁS ANDRÉS, enpresaria, Das-Nano enpresako presidentea.

 

- Jakitun urgazle gazteak

EDURNE BARTOLOMÉ PERÁL, Zientzia Politikoetan eta Sozialetan doktorea, irakaslea eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea.

ION ERREA LOPE, Fisikan doktorea; Materialen Fisika Zentroko ikertzailea (CSIC-UPV/EHU), UPV/EHU-ko irakaslea.

ARAN GARCIA-LEKUE, Fisikan doktorea; Ikerbasque Research Associate, DIPC.

IÑAKI PINILLOS RESANO, Telekomunikazioan doktorea, NASERTIC-eko (Navarra de Servicios y Tecnologías) zuzendari-gerentea.

JON MIKEL ZABALA ITURRIAGAGOITIA, Ingeniaritza eta Berrikuntza Proiektuetan doktorea; irakasle eta ikertzailea, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:179
top