Teresa Catalanek eta Jon Mayak 2017ko Sari Nazionalak jaso dituzte

Teresa Catalanek eta Jon Mayak 2017ko Sari Nazionalak jaso dituzte

Teresa Catalán eta Jon Maya jakitunek 2017ko Sari Nazionalak jaso dituzte, 2019ko martxoaren 19an egin den ekitaldian.

Teresa Catalán konpositore nafarra Jakiundeko kide hautetsia da eta 2017ko Musika Sari Nazionala eskuratu zuen Konposizio modalitatean. Jon Maya Jakiundeko kide urgazle gaztea da, eta Kukai Dantza taldeko dantzari, koreografo eta zuzendaria da. Kukai Dantzak 2017ko Dantza Sarin Nazionala Sorkuntza modalitatean eskuratu zuen.

Teresa Catalanek "konpositore nabarmena eta Madrilgo Goi-mailako Erret Kontserbatorioan Konposizio eta Instrumentazio Katedraduna izateagatik. 2011. urtean "Encomienda de la Orden al Mérito Civil" delakoa jaso zuen eta egun Nafarroako Gobernuko Kultura Kontseiluko eta Kadizeko Jaialdiko "Papeles" aldizkariko erredakzio kontseiluko kide da.

Genero ia guztiak barneratzen ditu bere lanak, ganbera-musikako eta pianorako obrak azpimarratu daitezkeelarik. Talde-lanean ere aritua da, Iruñeko Taldearen El rapto de Europa (1987) obran, esaterako. Tarazonako Kontserbatorioko zuzendari izan zen, Konposizio, Instrumentazio eta Musika formen katedraduna, eta Zaragozako Goi-mailako Kontserbatorioko zuzendariordea, eta Illes Balearseko Goi-mailako Kontserbatorioko irakasle gonbidatua eta elkartua."

Jon Maya, Jakiundeko kide urgazle gazteari dagokionez, sariak Kukai Dantzari buruz azpimarratzen du "Errenterian (Gipuzkoa) jaio eta bizi dela eta Jon Maya dantzari eta koreografoak sustatu zuela taldearen sorrera 2001ean. Kukaik lan garaikideak sortzen ditu, euskal dantza tradizionala oinarritzat hartuz, eta beste hizkuntza artistikoekin eta dantza estiloekin topaketak bultzatuz.

Taldeak jaso dituen sari ugarien artean azpimarragarria da 2017ko Dantza Ikuskizun Onenari eskainitako MAX saria, 2017ko eta 2015eko Dantzari-zerrendari MAX Saria, Umore Azoka Leioa 2016 Ohorezko Saria, 2016ko eta 2014ko Hueskako Antzerki eta Dantza Azokako Dantza Ikuskizun onenari saria, Valladolideko Artes de Calle jaialdiko Aipamen Berezia eta Donostia Antzerki Sariak 2003an."

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:153
top