Erronkak UPV/EHUko Uda Ikastaroetan

Erronkak UPV/EHUko Uda Ikastaroetan

2017ko UPV/EHUko Uda Ikastaroetan bi ikastaroekin parte hartuko du Jakiundek, Erronkak egitasmoaren bitartez:

Lehenengoa "¿Qué relación hay entre la violencia y los trastronos mentales?", Enrique Echeburúa jakitunak zuzenduko du Donostiako Miramar Jauregian eta uztailaren 17an eta 18an eskaintzen ari da.

Zuzenbidea, Psikologia, Osasuna eta Hezkuntza alorretako 69 lagunek hartu dute parte ikastaroan, eta hauxe da hizlarien zerrenda:

 

- Guillermo Portero Lazcano

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutoko Bizkaiko Ordezkaritzako Zerbitzu Klinikoko burua.

- Rafael Torrubia Beltri (Elkarrizketa La Mecánica del Caracol Radio Euskadiko irratsaioan)

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikiatria Legaleko Saileko irakasle titularra. Neurozientzien Institutoko ikertzailea.

- Santiago Redondo Illercas

Kriminologia irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultatea.

- Antonio Andrés Pueyo

Nortasuneko katedraduna, Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultatea.

- Iñaki Saubijana Zunzunegui

Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea.

- Iñaki Madariaga Zamalloa

Aita Menni Ospitalea, Psikiatria legaleko arduraduna.

- Enrique Echeburúa Odriozola

UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna, Jakiundeko kidea.

 

Enrique Echeburua jakitunari elkarrizketa ikastaroaren inguruan Berrian.

 

Erronkak egitasmoaren baitan Jakiundek parte hartuko duen bigarren ikastaroa irailean zuzenduko du Francisco Etxeberria Gabilondo jakitunak, Laura Pego Oterorekin batera "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales" ikastaroaren zuzendarikide da. Donostiako Miramar Jauregian eskainiko da hiru egunetan zehar, irailaren 13, 14 eta 15ean. Zabalik izenemate epea.

Artxiboak:
Berria-_Entrevista_E._Echeburua_Curso_de_Verano_Erronkak.pdf
Noticias_de_Gipuzkoa-Curso_de_Verano_E._Echeburua.pdf
DV-Curso_de_Verano_E._Echeburua.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:88
top