Akademiaren Jakitunak

Uriagereka, Juan

Hizkuntzalaria

Juan Uriagereka (A Coruña, 1959). Hizkuntzalaritzan katedraduna, Marylandeko Unibertsitatean, 1989tik irakasten baitu han. Filologian lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, eta Hizkuntzalaritzan doktore, Connecticuteko Unibertsitatean. 2010etik Maryland Unibertsitateko Irakasleen errektoreordea da.

Biohizkuntzalaritza ikertzen du; hau da, giza hizkuntzara hurbiltzen da, natura-zientzien ikuspuntutik. Sei liburu argitaratu ditu egile edo egilekide gisa, eta bi, argitaratzaile moduan; gainera, laurogei artikulu edo txosten profesional, eta berrehun hitzalditik gora eman ditu lau kontinentetan. 20 doktore-tesi zuzendu ditu, eta beste 45en batzordean lagundu du.

Talde zientifiko eta argitalpen-kontseilu ugaritan dago; hauetan, adibidez: Syntax, Probus, Postdameko Sistema Konplexu Dinamikoetarako Zentroa, Quebeceko Unibertsitateko (Montreal) Asimetria Proiektua, eta ICREA Fundazioa. Halaber, Washingtoneko Musica Aperta diziplina arteko taldean laguntzen du, idazle gisa. Talde horrek bi obra antzeztu ditu Langsburgh Theatre-n. 2000n, Eleberri Laburraren Pereda Saria jaso zuen, Javier Diez egilekidearekin batera, La Comandita eleberriagatik.

Graduatu Programako zuzendari izan da Marylanden, eta irakasle bisitari Europako eta Amerikako hamar unibertsitatetan.

Lau proiektu eskuratu ditu National Science Foundation-etik, eta hainbat sari; hauek besteak beste: Euskadi Ikerketa Saria (2001), eta Hizkuntzari Buruzko Liburu Profesionalik Onenaren Saria, American Association of Publishers elkarteak emanda, Rhyme and Reason (1998) obragatik (gaztelaniaz, Pies y Cabeza, 2005).

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top