Akademiaren Jakitunak

Zabala Iturralde, Iosu

Ingeniaria (Elektronika, Elektroteknika eta Automatika)

Iosu Zabala Iturralde (Donostia, 1952). Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa ikasi zuen Donostian, 1973an, eta, gero, Frantziara joanda, Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten. Han, diplomatura eta maitrise ikastaroak egin zituen, 1973tik 1975era bitartean, Elektronika, Elektroteknia eta Automatika espezialitatean.

1975ean, Tolosako (Frantzia) Automatika eta Sistemen Analisiko Laborategian sartu zen. Han, doktoretza-tesia egin zuen, Roboten Modelizazio Dinamikoari buruz, 1978an.

1978an, Arrasateko Ikerlan Ikerketa Teknologikoko Zentroan sartu zen, enpresako Robotika Taldeko Zuzendaritzaren arduradun gisa. 1978 eta 1986 bitartean, Espainiako lehen industria-roboten garapena zuzendu zuen.

1986an, Ikerlaneko Diseinu eta Fabrikazio Teknologien Sailaren ardura eman zioten, eta 1999 arte egon zen karguan. Denbora-aldi horretan, gainera, IFIPeko (International Federation for Information and Processing) TC5eko (5. Batzorde Teknikoa) Espainiako ordezkaria izan zen.

Ikerlanen izan duen lanbide-ibilbidean zehar, hainbat batzarretan eta symposiumetan hartu zuen parte, Estatuan eta nazioartean, bai txostengile gisa, bai programa-batzordeetako kide gisa.

1999an, Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresako negozio gerente kargua hartu zuen. Enpresa horretan, Hozkailuen eta Egosketaren Negozioak zuzendu zituen, hurrenez hurren.

Mondragon Unibertsitateko errektore 2006ko azarotik 2014ko abendua artean.

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top