Akademiaren Jakitunak

Amara, Mohamed

Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko errektorea

Mohamed Amara jauna matematikako eta aplikazio matematikoetako irakaslea da Paueko Zientziako eta Teknologiako Prestakuntza eta Ikerketa Sailean (UFR), 1996az geroztik. Horrez gain, Matematikaren eta bere Aplikazioen Laborategiko ikertzailea da (PAU – UMR, Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionala, CNRS 5142), eta bertako zuzendaria izan zen 1999tik 2007ra.

Amara jauna UPPAko aurreko Batzorde Zientifikoko presidenteordea izan zen. Era berean, Zientzia Zehatzen eta bere Aplikazioen Doktorego Eskola zuzendu zuen, 2007ko urtarriletik 2008ko urrira.

Bestalde, 2006az geroztik, Bordele hego-mendebaldeko Informatika eta Automatika Ikerketa Institutu Nazionaleko (INRIA) Magique 3D egitasmoren taldeko kide da. INRIA zentroaren kanpo-kolaboratzailea izan zen Rocquencourt udalerrian, 1997tik 2004ra. Halaber, matematikari buruzko egitasmo zientifikoen arduradun izan zen Parisko Ikerketa Agentzia Nazionalean, 2007ko irailetik 2011ko abendura.

Amara jauna Matematiken eta bere Interakzioen Laborategi Euromagrebtarreko zuzendarikidea da 2011ko urtarriletik. Amara jauna 2012ko maiatzaren 7an izendatu zuten Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko errektore.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top