Akademiaren Jakitunak

Bayo, María

Sopranoa

María Bayo Jiménez (Fitero, 1961). Kantua ikasi zuen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, eta, 1985ean, Alemaniara joan zen, Detmold hiriko Hochschule für Musik-en ikasketak sakontzeko. 1988an irabazi zuen nazioarteko ospea, Vienako Ganbera Operako Belvedere Nazioarteko Lehiaketan lehen saria eskuratzean.

Munduko opera-antzoki garrantzitsuenak bisitatu ditu, gonbidatuta: Scala (Milan); Staatsoper (Berlin); Teatro Colón (Buenos Aires); Metropolitan (New York); Salzburgoko Jaialdia, eta Donostiako Hamabostaldia, besteak beste. Opera-pertsonaia ugari interpretatu ditu, honako konpositore hauenak: Rossini, Donizetti, Bellini, Puccini, Cavalli, Offenbach, Debussy, Bizet, Gounod eta, oroz gain, Mozart: Susana, Cherubino eta Contessa, Figaroren ezteiaken; Ilia, Idomeneon; Zerlina eta Donna Anna, Don Giovannin; Despina eta Fiordiligi, Così fan Tutten.

Zuzendari handiak egokitu zaizkio lanean: Wernicke, Pizzi, Ronconi, Lavelli, Miller, Del Monaco, Carsen, Lepage, Grüber, Sagi, Pasqual, Espert, Gas, Joel, Neuenfels, Hytner eta Toffolutti, besteak beste.

Arreta handia eskaini die errepertorio lideristikoari eta oratorialari ere, mundu osoan eman dituen errezitaldietan eta kontzertuetan.

Espainiako errepertorioaren zati handi bat abestu eta grabatu du Alfredo Krausekin, Plácido Domingorekin eta Teresa Berganzarekin batera, eta, egun, bera da errepertorio horren abeslari nagusietako bat.

Honako sari hauek eman dizkiote: Vianako Printzea (2002), Musika Sari Nazionala (2009) eta Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza eta Gizarte Zientzien Saria (2011).

María Bayori elkarreizketa Euskonewsen:

http://www.euskonews.com/0603zbk/elkar_eu.html

http://www.euskonews.com/0174zbk/elkar17401es.html

Kide osoak

Ohorezko kideak

Kargugatiko jakitunak

Aintzinako kideak

Kide urgazle gazteak

top