Akademiaren Jakitunak

Arriortua Marcaida, Mª Isabel

Kimikaria (Kristalografia / Mineralogia)

María Isabel Arriortua Marcaida (Barakaldo, 1950). Kristalografiako eta Mineralogiako katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Kimika Zientzietako irakasle eta doktore, EHUn. Lovaine-la-Neuve-ko (Belgika) Unibertsitatean egin zuen bere doktore-tesiaren zati bat.

Ikerketa-talde bat (IMaCris/MaKrisI) sortu du; zenbait proiektu eta tesi zuzendu ditu, eta ekipamendu zientifiko bikaina lortu du. 270 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta nazioko eta nazioarteko 400 batzarretan baino gehiagotan hartu du parte. Zientzialari onenak sailkatzeko Hirsch Indizea: h=36.

Erregai fosilen ordezkoak bilatzera zuzendu ditu bere ikerketa-lerroak. Era berean, unitate estruktural egokien autoelkarretaratzean oinarritutako material porotsuei buruzko ikerketan dihardu.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko (Geologia-EHU) X Izpien Difrakzioko Azpiegituraren arduraduna. Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker-EHU) zuzendaria. Kristalografiako Nazioarteko Batasuneko kide. Kristalografiako Talde Espezializatuko presidenteordea, eta nazioarteko aldizkari batzuetan ikuskatzaile, Kimika eta Kristalografia arloan. Materialen Zientzia eta Teknologia Arloko koordinatzailea, Ebaluaziorako eta Prospektibarako Agentzia Nazionalean (ANEP). Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzeko Adituen Batzordeko kide, eta Euskampus Proiektuko Nazioarteko Bikaintasuneko Campuseko Koordinazio Batzordeko kide.

Ikerketako ebaluazio-batzorde nazional eta nazioarteko batzuetan hartu du parte; baita hainbat agentzia nazionaletan (CNEAI, UNIQUAL, ANECA, CAECA eta AGAUR) ere. Enrique Moles Sariko Epaimahaietako kide izan da.

2010eko Euskadi Ikerketa Saria, Zientzian eta Teknologian.

Kide osoak

Ohorezko kideak

Kargugatiko jakitunak

Aintzinako kideak

Kide urgazle gazteak

top