Akademiaren Jakitunak

Castells Arteche, José Manuel

Legelaria (Administrazio Zuzenbidea)

José Manuel Castells Arteche (Bilbo, 1943). Administrazio Zuzenbidean katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Zuzenbidean doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (Sari Berezia). Zuzenbide Fakultatean irakasle, EHUn.

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko lehendakari izan da, Estatutuko Ebazpen Batzordeko kide, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuta; Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeko kide; Zuzenbide Saileko lehendakaria, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea.

Mota guztietako hamazazpi liburu eta 119 argitalpen argitaratu ditu. Nazio eta nazioarteko 38 batzarretan hartu du parte. Sei doktore-tesi zuzendu ditu.

Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkariaren zuzendaria da; Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren Monografiko Juridikoen Bildumaren zuzendaria. Hainbat aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kide da, eta McGraw-Hill argitaletxeko Administrazio Zuzenbidea saileko kide ere bai.

Ikerketa-proiektu ugaritan hartu du parte, eta azterketak eta txostenak egin ditu zenbait erakunderentzat.

Honako kargu hauek izan ditu, besteak beste: Ebazpen Batzordeko kide, EHUko idazkari nagusi, Donostiako Zuzenbide Fakultateko dekano, Gipuzkoako lehen Foru Aldundi demokratikoko diputatu, Eusko Kontseilu Nagusiko Herri Administrazioko zuzendari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bultzatzaile; gainera, informatzaile izan da beste hauetan: Senatuaren konstituzio-erreformaren gaian; segurtasun publikoaren gaian, Diputatuen Kongresuan, eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernuko Batzorde Berezian.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top