Akademiaren Jakitunak

Palacios-Huerta, Ignacio

Ekonomialaria

Ignacio Palacios-Huerta Ekonomia Matematikoan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1989). Chicagoko Unibertsitatean Ekonomiako masterra (1991) eta doktoretza (1995) lortu zituen. Haren doktoretza-tesia «Risk and Return in Human and Financial Investments» izenekoa, Gary Beckerrek (1991ko Nobel saria ekonomian) eta Kevin Murphyk zuzendu zuten.

Palacios-Huerta irakaslea Ekonomia, Estrategia eta Kudeaketa katedraduna da Erresuma Batuko London School of Economics unibertsitatean 2007tik, UPV/EHUren Ikerbasque Fundazioko Senior Fellow kidea da 2011tik eta Athleticeko zuzendaritzako kidea da 2015etik.

Lehenago Ekonomia katedraduna izan zen Brown Unibertsitatean (AEB) eta irakasle laguntzaile eta/edo elkartuaren lanak egin ditu erakunde hauetan: Brown Unibertsitatea, Chicagoko Unibertsitatea, Stanfordeko Unibertsitateko Hoover Instituzioa eta Dartmouth Collegeko Tuck School of Business eskola.

Duela gutxi idatzi dituen liburuen artean dago «Beautiful Game Theory», Princeton University Press, 2014; frantsesera itzuli dute («L’Économie Expliquée Par Le Foot», De Boeck Sup., 2015.). Bere beste liburu bat da «In 100 years» (editorea). MIT Press, 2013. Liburu horretan honako hauek hartu zuten parte: Daron Acemoglu, Angus Deaton (2015eko Nobel saria ekonomian), Avinash K. Dixit, Edward L. Glaeser, Andreu Mas‐Colell, John E. Roemer, Alvin E. Roth (2012ko Nobel saria ekonomian), Robert J. Shiller (2013ko Nobel saria ekonomian), Robert M. Solow (1987ko Nobel saria ekonomian), eta Martin L. Weitzman.

Palacios-Huerta irakaslea hainbat elkarte akademikoko kide da, besteak beste: World Association of International Studies, American Economic Association, American Finance Association, Society of Labor Economists, Society for Financial Studies, Econometric Society eta Royal Economic Society.

Ignacio Palacios-Huerta Jakiundeko jakitun hautetsia da 2016ko apirilaren 8tik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top