Akademiaren Jakitunak

De Pablo, Luis

Konpositorea

Luis de Pablo (Bilbo, 1930). Zazpi urterekin hasi zituen piano-ikasketak, eta 12 urtetik da konpositore. Max Deutschekin handitu zuen bere formakuntza (Paris), eta Darmstadt hirian (Alemania).

150 obra baino gehiago konposatu ditu, hauetarako: orkestra, ganbera, bakarlaria, kontzertantea, ahots-musika, musika elektronikoa eta 5 opera. Honako artista eta talde hauek interpretatu dituzte obrok: Arditti laukotea, Pierre Boulez, Bruno Maderna, ONE Parisko Orkestra, Tokioko Orkestra Metropolitarra, Claude Helffer, José Ramón Encinar, Rafael Frühbeck, Massimiliano Damerini, Baden-Badengo SWF Orkestra, Hamburgoko NDR, Berlingo Filarmonika eta Arbós Hirukotea.

Konposizioko irakaslea: Buffalon (NY), Ottawan, Montrealen, Madrilen, Milanen eta Estrasburgon; ikastaroak eman ditu bere obraren gainean: Parisen, Madrilen, Tokion, Buenos Airesen, Erroman, Hiroshiman eta Los Angelesen.

Arte Ederren Akademiako kidea (Madril, Granada), Santa Cecilia Akademiakoa (Erroma), Arte Ederren Akademiakoa (Belgika), Arteen eta Letren Akademia Ofizialekoa (Frantzia), Europako Kultura Elkartekoa eta Boloniako Regia Accademia Filarmonica-koa.

Honako hauek jaso ditu: Erregearen Urrezko Domina, Espainiako Gurutze Gorriaren Domina, Arte Ederren Zirkuluaren Urrezko Domina (Madril), Fundación Guerrero saria, Arteen CEOE saria, Rennes eta Lille hirietako (Frantzia) Domina, Honneger saria (Paris), Pierre de Monaco saria, Guerrero saria (2006) eta Tomás Luis de Victoria saria (2009). Honoris Causa Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1996).

Honako hauetan argitaratu dute haren musika: TONOS (Darmstadt), Salabert (Paris) eta Suvini Zerboni (Milan).

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top