Akademiaren Jakitunak

Ibarretxe Bilbao, Naroa

Psikologoa

Naroa Ibarretxe Bilbao (Bilbo, 1982) Psikologian lizentziatuduna Deustuko Unibertsitatean (2005), Medikuntzako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean (2009) eta gaixotasun neurodegeneratiboen neuroirudi eta neuropsikologiako espezialista. Bartzelonako Unibertsitateko Psikiatria eta Psikobiologia Klinikoa Departamentuan egin zuen doktore-tesian garuneko alterazioak ikertu zituen, erresonantzia magnetikoko irudien bitartez, eta horrelakoek Parkinson-en gaixotasuna duten pazienteengan ageri diren disfuntzio emozional eta kognitiboetan duten inplikazioa. 2010ean, doktoratu ondoren, Lluis Barraquer i Bordas saria jaso zuen. Ondoren, doktorego osteko ikertzaileko espezializazioa jarraitu zuen Bartzelonako Clinic ospitaleko Neurologia Zerbitzuan Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko Ikerketa Zentroaren barruan (CIBERNED).

Gaur egun, irakaslea eta ikertzailea da Deustuko Unibertsitatean, eta errehabilitazio kognitiboarekin, neuroirudiarekin eta gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako ikerketa-lerroak zuzentzen ditu, Parkinson-en gaixotasuna eta esklerosi anizkoitza adibidez, Deustuko Unibertsitateko buruko nahasmendu larrien Neuropsikologiako lantaldean. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Psikologiaren Oinarrien eta Metodoen Saileko irakasle laguntzailea da, eta eskolak ematen ditu Psikologiako Graduan, bai eta Doktorego Programan eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterrean ere. Azken horren zuzendaria ere bada.

Mundu osoko erreferentziako zentrotan egonaldiak egin ditu eta ikerketa-proiektuak ditu, besteak beste, Johns Hopskins Medical Institutions, Kessler Foundation eta FMRIB (University of Oxford) zentroetan. Bere ikerketen ondorioz Estatuko eta nazioarteko kongresu ugaritan parte hartu du, eta askotan argitaratu du, orobat, neurologia, neuroirudi eta oro har neurozientziaren espezialitateko eragin handiko nazioarteko zientzia-aldizkarietan.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top