Akademiaren Jakitunak

Cano Suñén, Nuria

Antropologoa

Nuria Cano (Zaragoza, 1975) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua zen Zaragozako Unibertsitatean 1998an. Hainbat urtez Landa-garapenaren inguruko ekonomialari aritu ondoren, 2004an Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziatura eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan bertan Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka bat jaso zuen, eta 2011n Antropologia Sozialeko doktoregoa amaitu zuen.

Miradas y tensiones en los paisajes del Valle de Carranza tesian ekonomia, landa-garapena eta antropologia jorratu zituen. Hainbat lekutan egindako egonaldi eta proiektuetan ere landu du diziplinartekotasun hori, besteak beste: The City University of New York (Department of Environmental Psychology), Manchester Metropolitan University (Department of Environmental and Geographical Sciences), Pablo de Olavide Unibertsitatea (Geografia, Historia eta Filosofiako Departamentua), Zaragozako Unibertsitatea (Ingeniaritza Mekanikoko Departamentua, Eraikuntzaren Ingeniaritzako arloa), EHUko Arte Ederren Fakultatea (Eskulturako Departamentua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Esku-hartze sozialari aplikatutako antropologiako eskolak eman ditu Gizarte Laneko Graduan (Antropologia Soziala arloa) eta Lera-Ikergunea Kultura eta Garapena ikerketa-taldeko kidea izan da. «Munduko Ondarearen Zerrendako kultur paisaiak» izeneko Estatuko unibertsitatearteko proiektuan lan egiten ari da gaur egun (Espainia Atlantikoa atala).

Nuria Cano Jakiundeko kide urgazlea da 2016ko azarotik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top