Akademiaren Jakitunak

Basabe-Desmonts, Lourdes

Kimikaria

Lourdes Basabe-Desmonts Kimikan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 2001ean, eta Kimikako Doktoregoa eskuratu zuen Herbehereetako Twenteko Unibertsitatean 2006an, Kimika Supramolekular eta Nanoteknologian doktorego-ikasketak egin eta gero (Fluorescent Self assembled Monolayers on Glass as New Sensing Materials).

Doktorego osteko ikertzaile aritu zen 2006an Twenteko Unibertsitateko MESA+ Institute for Nanotechnology zentroan. Ondoren, ikertzaile gisa aritu zen Dublin City University-ko Biomedical Diagnostics Institute zentroan 2006tik 2009ra, eta senior ikertzaile moduan, 2009tik 2012ra. Erresuma Batu eta Irlandarako L’Oreal UNESCO For Women in Science izeneko ikerketa-beka irabazi zuen 2010-2012 aldian. 2011n irakasle bisitari ibili zen Kaliforniako Unibertsitateko Bioingeniaritza Sailean, Berkeleyn, lehenengo eta Zeelanda Berriko Aucklandeko Unibertsitateko School of Chemical Sciences eta Center for Brain Research zentroetan, ondoren. Irakasle ikertzailea izan da CICMikroGUNEn 2012tik 2014ra.

Irakasle ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean 2014tik eta irakasle laguntzailea Dublin City Universityn 2013tik.

Lourdes Basabe-Desmonts Jakiundeko kide urgazle gaztea da 2016ko azarotik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top