Akademiaren Jakitunak

Douglass, William A.

Antropologo soziala

William Anthony Douglass (Reno, 1939). Nevadako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Osloko Unibertsitatean, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyko Unibertsitatean, eta Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1967an, Gizarte Antropologian doktoratu zen Chicagoko Unibertsitatean. Renoko (Nevada) Center for Basque Studies sortzen lagundu zuen, eta erakundearen koordinatzaile izan zen 2000n erretiratu zen arte.

1963tik, landa-lan ugari egin ditu Euskal Herrian; Etxalarren (Nafarroa) eta Aulestin (Bizkaia), batik bat. Euskaldunek AEBko mendebaldean, Latinoamerikako herri askotan eta Australian izan duten presentzia ikertu du. Italiako hegoaldean ere egin ditu ikerketa antropologikoak; baita nortasunaren eta terrorismoaren ingurukoak ere.

Idatzi dituen liburu batzuk: Death in Murelaga: the social significance of funerary ritual in a Spanish Basque village (1969), Echalar and Murelaga: opportunity and rural depopulation in two Spanish Basque villages (1973), Amerikanuak: the Basques of the New World (Jon Bilbaorekin, 1975), Beltran: Basque sheepman of the American West (Beltran Parisekin, 1979), Emigration in a south Italian hill town: an anthropological history (1984), Basque sheepherders of the American West (Richard H. Lane antropologoarekin batera, 1985), From Italy to Ingham: Italians in North Queensland (1995), Terror and taboo: the follies, fables and faces of terrorism (Joseba Zulaikarekin, 1996), Azúcar amargo: vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical (1996) eta La Vasconia global: ensayos sobre las diásporas vascas (2004).

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top