Akademiaren Jakitunak

Otaegui Madurga, Oihana

Oihana Otaegui Madurga (Donostia, 1976) Automatika eta Elektronika Industrialeko ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean (1999), Ingeniaritza Industrialeko Masterra du (2003) eta Ingeniaritza Industrialeko Doktoregoa (2005) unibertsitate horretan bertan; Europako doktoreko aipamena ere erdietsi zuen.

Lan profesionalari ikertzaile gisa ekin zion 1999an Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania). Orduan 6 hilabeteko egonaldiak egin zituen doktoregoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Bekarekin uztartuta. 2003-2007 aldian, Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania) ikertzaile nagusia izan zen, Sistema Eraginkorren Departamentuko Software Algoritmo Txertatuak izeneko ikerketa-lerroaren buru. 2007an Vicomtech zentroan sartu zen ikertzaile nagusi modura, garraio-sistema adimendunen ikerketa-lerroa abian jartzeko.  2009an, 25 ikertzailek osatzen duten Garraio Sistema Adimendunen Departamentuko zuzendari bihurtu zen.

Oihana Otaegui Madurga, gainera, European Satellite Navigation Competition (Galileo Masters) delakoa Ebaluatzeko Zientzia Epaimahaiaren presidentea eta eskualdeko arduraduna (Gipuzkoa/Euskadi) da 2009tik. Alemaniako Anwendugszentrum Oberpfaffenhofen, ESA (European Space Agency) eta GSA (European GNSS Agency) erakundeek antolatzen dute lehiaketa hori. Halaber, EHUko irakasle elkartua da Garraio Sistema Adimendunen Masterrean, eta honako ikasgai hauek ematen ditu 2013tik ingelesez: Principles of Transport Modelling eta Communications.

Oihana Otaegui Madurga Jakiundeko kide urgazle gaztea da 2016ko azarotik.

Kide osoak

Ohorezko kideak

Kargugatiko jakitunak

Aintzinako kideak

Kide urgazle gazteak

top