Akademiaren Jakitunak

Innerarity Grau, Daniel

Filosofoa

Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) filosofia politikoko katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria.

Filosofia-doktore da, eta bere ikasketak Alemanian –Alexander von Humboldt fundazioko bekadun gisa–, Suitzan eta Italian osatu zituen. Irakasle gonbidatu izan da Europako eta Ameriketako zenbait unibertsitatetan, hala nola Sorbonan, London School of Economics-en, Heidelbergeko Max Planck Institutuan eta Georgetown Unibertsitatean. Gaur egun, irakasle gonbidatua da Florentziako Europar Institutuan.

Liburu hauek idatzi ditu azken urteetan: La política en tiempos de indignación (2015), La democracia en Europa (2017), Política para perplejos (2018) eta Comprender la democracia (2018). Bere ikerketa-lanaren ardatzak politikaren eraldaketa eta demokrazia konplexu baten ideia dira.

El Correo / El Diario Vasco, El País eta La Vanguardia egunkarietako ohiko kolaboratzailea da.

Sari hauek eskuratu ditu, besteak beste: Miguel Unamuno Saiakera saria (2002); Literaturako Espainiako Sari Nazionala, saiakera-atalean (2003); Espasa Saiakera saria (2004); Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria (2012) eta Kulturako Vianako Printzea saria (2013).

Latinitatearen Akademiako kide urgazlea, eta Zientzia eta Arteetako Europako akademiako kidea da, eta Jakiundeko akademiko oso 2018ko azaroaren 9tik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top