Akademiaren Jakitunak

Álvarez Rubio, Juan José

Legelaria (Europako Zuzenbidea/Nazioarteko Zuzenbide Pribatua)

Juan José Álvarez Rubio (Zumaia, 1964) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da. EHUn lizentziatu zuen, Sari Berezia lortuta, eta Gradu azterketan bikain/ohorezko matrikula lortu zuen. Doktoretzako Sari Berezia (1995).

Juanjo Álvarez CUATRECASAS abokatu-bulegoko kontseilari-abokatua da, eta GLOBERNANCE Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria; Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (EUROBASK/EMEK) idazkari nagusia izan zen (2003ko maiatza-2012). Gaur egun, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Espainiako Foroko (FEDIP) presidentea da.

2007an, EUROPAKO BATZORDEAK (Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia) justizia zibileko, mugetako, datu pertsonalen babeserako eta segurtasuneko arloetarako aditu izendatu zuen.

Hamar monografia idatzi ditu, eta ehun lan edo doktrina-artikulu baino gehiago obra kolektiboetan eta zientzia-aldizkarietan, gai hauen inguruan: eskualdearteko zuzenbidea, nazioarteko zuzenbide prozesal zibila, itsas zuzenbidea, nazioarteko merkataritzako zuzenbidea, nazioarteko merkataritzako arbitrajea, nazioarteko familia-zuzenbidea eta jurisprudentzia iruzkinak.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen 2015ean. Jakiundeko kide urgazlea da 2018ko azaroaren 9tik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top