Akademiaren Jakitunak

Lacunza Balda, Justo

Arabista, afrikanista eta islamologoa

Justo Lacunza Balda (Iruñea, 1944) diplomaduna da Arabiar eta Islamiar Ikasketetan (PISAI, Arabiar eta Islamiar Ikasketetako Institutu Pontifikala, Erroma, 1977), Arabiar eta Islamiar Ikasketetan lizentziaduna (PISAI, Erroma, 1978), Filosofiako masterra (M. Phil.) Afrikar Ikasketetan (SOAS, School of Oriental and African Studies, Londresko Unibertsitatea, 1987), eta Afrikako Hizkuntza eta Kulturetan doktore (Ph. D.), islamean eta swahili hizkuntzan espezializatua (SOAS, School of Oriental and African Studies, Londresko Unibertsitatea, 1989).

Gaur egun, Arabiar eta Islamiar Ikasketetako Institutu Pontifikaleko (PISAI, Erroma) errektore emeritua da (2007tik), África Fundación Sur erakundeko idazkari nagusia, Afrikako Misiolarien Elkarteko kulturarteko eta erlijioarteko elkarrizketaren Espainiako arduraduna, eta Africa Europe Justice and Peace Network elkarteko (AEJPN) arduraduna (Madrilgo Antena).

2012tik islamari eta Afrikako kontinenteari buruzko mintegiak ematen ditu Juan Carlos Erregea Unibertsitatean; Zuzenbide Islamikoko irakasle gonbidatua da Zuzenbide eta Ekonomiako Goi Institutuan (ISDE); klaseak eman ditu Madrilgo Erkidegoko CTIFen (Hezkuntza Departamentua), EMUIn (Unibertsitate Konplutentsea) eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean.

CEU San Pablo Unibertsitateko Gutxiengoei buruzko Ikerketa Taldeko kidea da: Gutxiengoak, Estatuak eta Nazioarteko Segurtasuna Mediterraneoan (MESIMA); CONFER-eko Erlijioarteko Elkarrizketako Taldeko kidea, eta hainbat erlijiotako kideak (katolikoak, kristauak, budistak, hinduak, musulmanak, juduak, bahaiak) biltzen dituen Erlijioarteko Topaketa Foroko kidea.

Halaber, Africa Europe Justice and Peace Network elkarteko (AEFJN) Madrilgo Antenako kidea da, eta «Salud entre Culturas» ekinbidean laguntzen du (Ramón y Cajal ospitalea), swahili-itzultzaile gisa, hizkuntza hori hitz egiten duten pazienteen hitzak gaztelaniara bihurtuz kontsulta medikoetan.

Justo Lacunzak gaur egungo islama aztertzen jarraitzen du, bereziki arreta jarrita identitate musulmanetan, mugimendu islamikoetan, nazioarteko jihadismoan eta arabiar herrialdeetako iraultza nazionaletan; aztertzen du, halaber, gehiengo musulmana duten herrialdeetako eraketa nazionala zenbait testuinguru kulturaletan, hala nola Europako testuinguruan. Kulturarteko eta erlijioarteko elkarrizketaren eremuan lan egiten du, eta, bereziki, mundu osoan askatasun zibilekin eta erlijio-askatasunarekin zerikusia duten gaiak aztertzen ditu.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top