Akademiaren Jakitunak

Fusi Aizpúrua, Juan Pablo

Historialaria

Juan Pablo Fusi Aizpúrua (Donostia, 1945). Historia Garaikideko katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1988). Aurretik, katedraduna, Kantabriako Unibertsitatean (1982-1986) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (1986-1988). Oxforden ikasi zuen, Raymond Carr irakaslearekin. 1976 eta 1980 bitartean, unibertsitate horretako St. Antony's College-eko Iberiar Ikasketen Zentroko zuzendaria izan zen. Historian doktorea, Oxfordeko Unibertsitatean (1974) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1979). Irakasle bisitari izan da Madisongo Unibertsitatean (Wisconsin).

Espainiaren gaur egungo historia landu du nagusiki, eta Euskal Herriarena, bereziki. Idatzi dituen liburu batzuk: España de la dictadura a la democracia (Raymond Carr-ekin, 1979); El País Vasco. Pluralismo y nacionalidad (1983); Franco, autoritarismo y poder personal (1985); España 1808-1996. El desafío de la modernidad (Jordi Palafox-ekin, 1997); España, la evolución de la identidad nacional (1999); Un siglo de España. La cultura (2000); La patria lejana. El nacionalismo en el siglo XX (2003), eta Identidades proscritas. El no nacionalismo en sociedades nacionalistas (2006).

Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan da; halaber, Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko eta Ortega y Gasset Fundazioko zuzendari akademikoa.

Ikastaro ugari eman ditu, eta batzar nahiz mintegi askotan hartu du parte, bai Estatuko unibertsitateetan, bai nazioartekoetan. 1983an, Ortega y Gasset erakusketaren komisario izan zen, eta madrildar filosofoaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiena.

Espainiako Ispilua Saria (1976); Saiakerako Europako Montaigne Saria (2001); Julián Marías Saria (2008). Giza Zientzietan Honoris Causa Doktorea, New Yorkeko Unibertsitatean (1987).

Fusi jauna Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten 2015ean.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top